Dokumentuaren akzioak
Leitzako ezpata-dantzari buruzko dokumentala prestatzen ari da Xabier Perurena
Leitzako ezpata-dantzari buruzko dokumentala prestatzen ari da Xabier Perurena aktore eta ekoizlea. Izan ere oso gertuko sentitzen baitute ezpata-dantza herrian, San Tiburtzioetan, abuztuaren 11an, dantzatzen da urtero eta sendo errotu da. Honen jatorri eta bilakaeraren inguruan, ordea, galderak dira nagusitzen direnak; "askok pentsatzen dute bertakoa dela, betidanik beraiena" dio Perurenak, eta "galdera horiek erantzuten saiatuko gara".
Bide horretan Leitzako ezpata-dantza zer den, bertara nola iritsi zen eta bertan izandako ibilbidearen berri emango du dokumentalak. Horretarako euskal dantzaren inguruko adituak eta Aurrera dantza taldeko dantzariak aritu dira lanean Xabier Perurenarekin batera. Harrix Filmek ekoiztuta, azaroa inguruan Leitzan bertan aurkeztuko da lana.
Dokumentuaren akzioak