Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Leitzako argazki zaharrak eta dantza argazkiak

Dokumentuaren akzioak

Leitzako argazki zaharrak eta dantza argazkiak

2010/11/26 12:58
Leitzako Altzadi Kultur Elkarteak herriko argazki zaharrak bildu, digitalizatu eta bere webgunean sareratu ditu. Festa eta inauterietako argazkien artean dantza argazki ederrak aurki daitezke. Hona horietako batzuk:

Leitza San Tiburtzio jaietan egiten diren ezpata-dantza eta ingurutxoaren argazkiak ikus daitezke ALKE elkarteak bildu eta digitalizatutako argazkien artean. Inauterien inguruko argazki sorta ederra dago eta baita kirol alorrekoa ere.

Dantzari dagokionez aipagarria da Jose Lorenzo Pujana izan daitekeena eta berak prestatutako dantzari txiki talde bat erakusten duen argazkia. Leitzan emanaldia egitera joango ziren ziur aski eta ekitaldi hartan egin zuten argazki ederra.

Hona hemen argazkietako batzuk (ALKE elkarteari Leitzako Udalak eta Mikonekoak utzitakoak):

Leitza - ezpata-dantza

Leitza ingurutxoa

Leitza - Pujana eta dantzari txikiak

Leitza - Udal batz eta dantzariak

Iturria: Altzadi Leitzako Kultur Elkartea (ALKE)

Dokumentuaren akzioak

2010/11/26 15:32

Eskerrik asko erakusteagatik!

2010/11/28 10:34

Oier,

Nolako barreak egin genuen Iruñan, ezpatadantzan, argazkiak egiteko eskilarakin agertu ziñanean ... ba ... harrapa ezak hori! Zuk aztertua zenituen Leitzako argazki zaharrak e? Ikusi bestela hirugarren (bigarren handia) argazkia!

KE IDEA !!!

Iñaki

2010/11/28 10:25

Bai orixe Aritz,

Oraingo kamerak azkarrak dira, baina zorroztasunaren kontua teknologiatik kanpo doa.

Iñaki

2010/11/28 11:10

Ba ikusi gabe nituen Leitzako argazki eder hauek, baina zu bezala, dantza ekitaldi askotara joana nintzen argazki kamerarekin, eta horrelakoetan "toki" ona hartzeko izaten diren arazoez jakitun. Jendeaurrean jarriz gero argazkia egiteko "aurreregi" eta jende atzetik ba ezin dantzariei argazkirin egin. Eta bai, orain dantza ekitaldi batean 500 argazki egitera iritsi gaitezke, baina zenbat kalitate honetakoak?

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.