Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lehen urratsa: euskal dantzaren transmisioa soinu eta iruditan

Dokumentuaren akzioak

Lehen urratsa: euskal dantzaren transmisioa soinu eta iruditan

2016/09/12 08:15
Lehen urratsa: euskal dantzaren transmisioa soinu eta iruditan

Argazkia: Johan Morin - Lehen Urratsa

Sei dantza eskoletan, euskal dantza irakasten ari zirela hartutako soinuak eta irudiak bildu dituzte "Lehen urratsa" izeneko web-dokumentalean. Euskal Kultur Erakundearen eskariz Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletan izan ziren 2015eko neguan. Bildu zituzten lekukotasunak, irudiak eta soinuak, "Lehen urratsa" izeneko web-dokumentalean argitaratu ditu EKE-k.


1472538344960 komunitateak gehitua

Euskal kultur erakundeak 2015eko irailean estreinatu zuen "SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketaren osagarri da egitasmo hau. Angelun da egunotan ikusgai erakusketa.

Sei herritan ibili ziren Radiokultura-ko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria: Hendaian Akelarre taldearekin, Baionan eskola-denboratik kanpoko kurtsoa, Bardozen Lagunekin taldean, Baigorrin Arrola taldea, Itsasun Ataitze taldean eta Barkoxen Etxahun elkartean. Bi ordutik gora hitz eta soinuz jarri dituzte web-dokumentalean entzungai, eta 100 argazki inguru. 

Lotura: http://lehenurratsa.soka.eus

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.