Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza-sorkuntzan aritzeko bederatzi koreografo lagundu ditu Jaurlaritzak

Dokumentuaren akzioak

Dantza-sorkuntzan aritzeko bederatzi koreografo lagundu ditu Jaurlaritzak

2019/10/02 08:35
Dantza-sorkuntzan aritzeko bederatzi koreografo lagundu ditu Jaurlaritzak

Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA

Dantza garaikidean sorkuntza koreografikoak jorratzeko bederatzi sortzaile eta proiektu hauek babestu ditu Jaurlaritzak 2019an: Leire Amonarriz (Izzz…adi!), Eneko Balerdi (Dolorex isilpean), Maria del Mar Garcia (Tiempo Dual), Gorka Gurrutxaga (Bisonte bat bihotz eriarentzat - II), Ziomara Hormaetxe (Ahotsak), Amaiur Luluaga (J-AHo!), Beatriz Setien (Un minuto, una canción), Marina Suarez (El Carnaval) eta Olaia Valle (Elkarrekin bizitzeko trebetasuna).

Eusko Jaurlaritzaren kultura eta hizkuntza-politika sailak kultur-sorkuntza bultzatzeko 2019ko diru-laguntza deialdiaren ebazpena argitaratu berri du. Zazpi modalitatetako sorkuntza lanak babesten ditu deialdiak eta tartean dira sorkuntza koreografikoari dagozkion laguntzak. Koreografo bakoitzak 3.200 euroko laguntza jaso du bere sorkuntza prozesua bideratzeko.

Dantza-sorkuntzaz gain antzerkirako testuak, zinemarako gidoiak, musika-konposizioak, proiektuak eta prototipoak aldez aurretik diseinatzera bideratutako sormen-prozesuak (Ikertu), gazteei zuzendutako euskarazko literatura testuak, eta euskarazko ipuinak eta nobela motzak lagundu dira deialdi honetan. Guztira 362.800 euroko laguntzak eman dira sorkuntza modalitate guztien artean eta horietatik dantza arloko lanentzat bideratu direnak 28.000 euro dira. Dantza alorreko laguntzak (3.200 bakoitzari) dira txikienak; antzerki testuak sortzeko 6.500 euro eman baitzaizkio sortzaile bakoitzari, zinemarako gidoietan 13.000, musika konposizioetan 3.200 eta 9.000 artekoak, literatur lanetan 8.000 eta proiektuak eta prototipoak aldez aurretik diseinatzera bideratutako sormen-prozesuetan 4.000.

Informazioa: kultura-sorkuntza bultzatzeko 2019ko Jaurlaritzaren diru-laguntzen ebazpena (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.