Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kukai irekian

Dokumentuaren akzioak

Kukai irekian

2014/01/14 09:17

Kukai Dantza Konpainiak eta Cesc Gelabert koreografo handiak GELAJAUZIAK ikuskizunaren sorkuntza prozesuan barneratuko dira aurki, eta Konpainiak prozesu hori urratsez urrats jarraitzeko aukera eskaintzen du. 

Sorkuntza egingo den epe bakoitzean, konpainiarekin bildu, artistekin euren lana konpartitu... prozesu osoa bizitzeko aukera izango da. 25 lagunek izango dute ekimen honetan parte hartzeko aukera.

Ekimenaren datak:

1go sorkuntza epea: Urtarrilak 24
2. sorkuntza epea: martxoak 14-15
Estreinaldia ikustera irtenaldia (Leioako Umore Azoka): Maiatzak 15-18

  • Lekua: Errenteria Hiria Kulturgunea
  • Izen-ematea: dantza@kukai.info (izen-abizenak, adina, lanbidea eta herrialdea ipiniz)
  • Antolatzaileak: Errenteriako Udala eta Kukai Dantza Konpainia

 

Ensaio publikoa: Kadira Elirale konpainia

Elirale kadiraErrenteriako Udalak eta Kukai Dantza Konpainiak elkarlanean daramaten Dantza Sensibilizazio proiektuaren baitan, haur eta familiei zuzenduriko Elirale Konpainiaren “Kadira” ikuskizunaren ensaio publikoan partehartzeko deialdia egiten dute:

Kadira hitzak, aulkia edo katadera erran nahi du Lapurdin. Claude Boujon idazlearen Kadira urdina izeneko haurrentzako liburuaren gainean oinarriturik, Elirale konpainiako Pantxika Telleria koreografoa iturrira jiten da berriz eta ber idatzi eginen du.

Ber-sorkuntza honetan, Pantxika Telleriak lehen bertsioaren giroa atxikitzen du zerumuga berri bat idekiz Baztango Irri-dantzekin jolastuz; Pieza fin eta kilikagarri hau bi dantzarisek eramaiten dute orain. Dantza garaikidearen hizkuntza goxoak haurren irudimen bereziarekin bat egiten du.

  • Eguna: Otsailak 6
  • Ordua: 18:00etan
  • Lekua: Dantza gela nagusia, 3. solairuan
  • Laguntzailea: Errenteria Musikal Musika eta Dantza eskola
  • Antolatzailea: Errenteriako Udala eta Kukai Dantza Konpainia
  • Izen-ematea: dantza@kukai.info idatziz. 
  • Sarrera mugatua izango da. Doan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.