Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kukaik Espainiako Dantza Saria jaso du

Dokumentuaren akzioak

Kukaik Espainiako Dantza Saria jaso du

2019/03/20 09:35
Kukaik Espainiako Dantza Saria jaso du

Jon Maia Espainiako Dantza sari nazionala jasotzen. Ezkerretik eskuinera Jose Guirao kultura ministroa, Felipe VI Espainiako erregea, Letizia Ortiz erregina eta Jon Maia. Madril, 2019-03-19. Argazkia: Espainiako kultur eta kirol ministerioa

Kukai dantza konpainiak 2017ko Dantzako Sari Nazionala jaso du sorkuntzako modalitatean. Espainiako errege-erreginek 2017ko Kulturako Sari Nazionalak banatu dituzte asteartean, Prado museoko klaustroan egin den ekitaldian. Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak 2017an izendatu zituen sariak banatu dituzte, kultur arloan nabarmendu diren pertsona eta taldeak saritzen ditu ministerioak 2000. urtetik. Epaimahaiak, saria izendatu zuenean Kukaik folklorea tratatzeko erakutsitako bikaintasuna eta Oskara ikuskizuneko sorkuntzaren poetika eta kalitatea nabarmendu zituen.

Espainiako Dantza Saria
Espainiako Kultur Sarien banaketa ekitaldia, Madril, 2019-03-19. Argazkia: Espainiako kultur eta kirol ministerioa

Espainiako Dantzako Sariarekin batera, azken urteetan, Kukai konpainiak beste hainbat sari esanguratsu ere jaso ditu; besteak beste, Ikuskizun onenarena MAX saria 2017an, Talde onenaren Max saria 2015ean eta 2017an, Leioako Umore Azokako ohorezko saria 2016an edota Huescako dantza eta antzerki azokako dantza ikuskizun onenaren saria 2014an eta 2016an.

Kukai konpainia Espainiako Dantza Saria jaso duten euskaldunen zerrendara gehitu da, hemen aurretik sari bera jaso duten euskaldunak:
  • Lucia Lakarra, (2005)
  • Juan Carlos Santamaria, (2008)
  • La Intrusa (Damian Muñoz eta Virginia garcia), (2015)