Dokumentuaren akzioak
Kemen dantza taldea Hungariara
Euskal Jira igaro bezain laister berriz, Kemen dantza taldeko 40 kide, Hungariako Sarvar hirian ospatuko den Nazioarteko dantza jaialdira abiatuko gara. Bertan, abuztuaren 15etik 21era, ohitura legez, gure herriko dantzak, musika eta bizipoza zabaltzen saiatuko gara, burutuko ditugun dantza saio ugaritan, aberasteko aukera handia izango delakoan guztiontzat.
Jaialdian, gurekin batera Israel, Sardinia, Bulgaria eta Txekiar Errepublikako taldeek parte hartuko dute besteak beste. Hainbat taldekiderentzat gainera, esperientzia berezia izango da, lehen aldiz izango baitute nazioartean dantzatzeko aukera.
Guztia ondo aterako delakoan eta Irun eta Euskal Herriaren izena hedatzen lagunduko dugulakoan irrika biziz, prestaketa lanak amaitu eta abiatuko gara abuztuaren 12an.
Dokumentuaren akzioak