Dokumentuaren akzioak
Kaleko dantza sorkuntza lagunduko du Karrikan plataformak
Kaleko artearen sorkuntza helburu duen Karrikak plataformak zenbait laguntza aurkeztu ditu alor honetako profesionalentzat, eta beraz baita dantzarentzat ere. Laguntza ekonomikoak, sortzeko erresidentziak, emanaldiak zein laguntza artistikoa, teknikoa edo administratiboa eskainiko dizkie ekimenean aurrera egitea lortzen duten taldeei.
Maiatzaren 18 arteko epea dago webgunean aurkitu daitezkeen inprimakiak bete eta eskaria bidaltzeko. Proiektuok formatu digitalean ere aurkeztu beharko dira.
Bilbo, Gasteiz, Iruña eta Zarauzko Udalak, Hendaiako Kultur Etxea, Errobi Herri Elkargoa (Hameka Karrikako arteen fabrika) eta Nafarroako Quiero Teatro antzerki sustatzaileak dira Euskal Herrian kaleko artea sustatzeko plataforma honetan indarrak batu diztuzten entitateak, "arlo horretako gabeziak osatu edo hornitzeko" nahiarekin.
Honela, kaleko artean "Hasten ari diren, profesional edo profesional bidean diren eta espazio publikoan ari diren Euskal Herriko taldeen, artisten, konpainien sormen-lan originalak" lagundu nahi dituzte. Zuzenean, testurik gabe euskaraz egiten diren lanei eta formatu txiki edo ertaineko ikuskizunei lehentasuna emanda.
Urte beteko epean, 2016ko maiatzetik, 2017ko maiatza-iraila artean, deialdiaren eta laguntzen fase guztiak emango dira ordena honetan:
- 2016ko maiatzaren 2tik ekainaren 18ra: deialdiaren idekitzea
- 2016ko uztaila: aukeraketa eta erantzunak.
- 2016ko irailetik 2017ko maiatzera: sortzeko erresidentziak.
- 2017ko maiatza: ikuskizunaren estreinaldia.
- 2017ko maiatza eta irailaren artean, plataformako kideen jaialdietan zabalduko da ikuskizuna.
Informazioa: Karrikan
Dokumentuaren akzioak