Dokumentuaren akzioak
Karmen Etxalarkoa pastorala egingo dute Etxalarren irailean
Ehun lagundik gora igoko dira oholtza gainera, Prosper Merimeeren Carmen nobelan oinarritutako Karmen Etxalarkoa pastorala ematera. Gerardo Mungiak idatzi du gidoia, eta Pantxika Urruty ari da zuzendari lanetan. Oro har, ez da ohikoa izaten Zuberoatik kanpoko herritarrek prestatzea pastoral bat. Orain hurrena egindakoa Iruñean egindako Bidador pastorala izan zen. Irailaren 16an eta 17an egingo dute etxalartarrek
Ohiko egitura duen pastorala da Karmen Etxalarkoa. Prosper Merimeeren eleberritik abiatuta, Karmene Etxalarako pertsonaiaren istoria kontatuko dute jelkaldiz jelkaldi. Kasu honetan, baina, pertsona historikoa izan beharrean, fikziozko pertsonaia da pastoralari haria emango diona. Satanen eta enaparauen dantzak egiteaz arduratuko dira Etxalarko Andre Mari dantza-taldeko kideak. Amadeo Arretxeak zuzendu ditu dantzariak, eta pastoralerako zenbait peza sortu ditu: pastoralean ageri diren emakume zigarro-egileen dantza, buhameen dantza, Karmenen dantza, eta amaieran Karmenen omenez dantzari gutziek egingo dutena.
Musika Javier Perez de Azpeitiak eta Rene Beldak sortu dute, eta Amaiurko abesbatzak ere hartuko du parte, Etxalarko txistulariekin eta hianbat musikarirekin batera. Pastorala prestatzea Etxalarko eta Bortzirietako komunitatea sendotzeko balio izan duen jarduera izan da, ikuskizunaren prestaketen ondorioz elkarte bat sortu baita.
Sei arizale edo pertsonaia-talde ariko dira pastoralean: dragoiak edo soldadoak (Merimeren liburuko kanarioak); buhameak, zigar-egileak; kontrabandistak, bidelapurrak edo trabukoak; turkandereak edo ostalersak, emakume andaluziar atrebituak; eta fraileak, arropa xumeekin jantziak.
Dokumentuaren akzioak