Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kalmukia eta Zacatecas izango dira Folklore Bizian 2011 jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Kalmukia eta Zacatecas izango dira Folklore Bizian 2011 jaialdian

2011/07/14 10:00
Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak antolatzen duen Folklore Bizian jaialdia uztailaren 19tik 25era burutuko da aurten. Atzerriko bi talde izango dituzte aurten gonbidatu: Kalmukia errepublikako (Errusia) "Tulpan" Nazio Folklore Taldea eta Mexikoko "Zacatecas" Talde Folklorikoa.

Errusiatik, Kalmukia Errepublikako "Tulpan" Nazio Folklore taldeak bere herrialdeko musika eta dantzak erakutsiko ditu. Siberiako hegoaldeko Oiratsen ohiturak eta Kaukasoko eta Errusiako tradizioak biltzen ditu Tulpan taldeak. Mexicotik, Zacatecas tale folklorikoak beren herrialdeko janzkera, musika eta dantzak ekarriko ditu, mariatxi ezagunak ere tartean direlarik.

Galdakaon, Usansolon, Gernikan, Sopelan eta Arrigorriagan egingo dira Folklore Bizian 2011ko jaialdiak. Hona hemen Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak prestatu duen egutegia:

  • Uztailaren 19an Galdakaon, Kurtzeko plazan, 20:30ean.
  • Uztailaren 20ean Galdakaon, Kurtzeko plazan, 20:30ean.
  • Uztailaren 21ean Usansolon, frontoian, 20:30ean.
  • Uztailaren 22an Orozkon, frontoian, 20:00tan.
  • Uztailaren 23an Gernikan, Jai-alai frontoian, 21:30.
  • Uztailaren 24ean Sopelan, Urgitxieta plazan, 20:30ean.
  • Uztailaren 25ean Arrigorriagan, kiroldegian, 19:00etan.

Iturria:
Andra Mari dantzari taldea

 

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.