Hemen zaude: Hasiera Albisteak Juan San Martin-en argazkiak GureGipuzkoan

Dokumentuaren akzioak

Juan San Martin-en argazkiak GureGipuzkoan

2009/11/12 11:47
Gipuzkoako Foru Aldundiak argazki fondo zabala ari da sareratzen GureGipuzkoa webgunean. Oraingoan Juan San Martin euskaltzain, ararteko eta ikertzaile nekaezin izan zenaren argazki fondoa (6.000 irudi) sareratu du eta tartean badira hainbat dantza argazki interesgarri.

Orain hilabete batzuk sareratu zen GureGipuzkoa gunea eta lehen aurkezpen hartan Indalecio Ojanguren-en hainbat argazki eder ikusteko aukera izan genuen. Oraingoan Juan San Martin-ren fondoa sareratu da eta hor ere badira dantzaren ikuspuntutik oso interesgarriak diren zenbait irudi.

Aipatzekoa da argazki horiek guztiak Creative Commons Aitortu-Berdin Partekatu, CC by-sa baimenerarekin argitaratzen direla, eta beraz, beste edozein toki eta argitalpenetan erabili daitezkeela egilea aitortu eta baldintza berdinetan publikatzen den bitartean.

Honako argazki hau adibidez Baztanen egina da eta gizon talde bat mutil-dantzak dantzatzen ageri da. Atzekaldean dauden txistulariak Maurizio Elizalde eta Felix Izeta dira ziur aski, beste argazki honetan ageri direnak hain zuzen ere.

Mutil-dantza_JSM_12048_o.jpg 

cc-by-sa Juan San Martin

Bernagoitian, 1958an egindako argazkia da azpikoa. Dantzari bat aurreskua dantzatzen ari da eta garai horretako argazkietan gutxitan ikusten dena, emakume bat txistulari lanetan.

1958-06-08_Bernagoiti-9442_o.jpg

cc-by-sa Juan San Martin

Otsagabian 1964. urtean.

1964-09-08__Otsagabia-JSM-10022_o.jpg

cc-by-sa Juan San Martin

Lierniako ermitan 1960an.

1960-07_Liernia-Esnalen-ezkontza-JSM-9468_o.jpg

cc-by-sa Juan San Martin

Zuberoako maskarada batean aitzindari gaztetxoak.

Maskaradak-JSM_12778_o.jpg

 

 cc-by-sa Juan San Martin

Urdazubin, 1974-09-14an, Pedro Axularren etxe aurrean mutil-dantzak dantzatzen Euskaltzaindiaren bilera batean.

1974-09-14_Urdazubi-JSM-12948_o.jpg 

cc-by-sa Juan San Martin

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Juan San Martin-en argazkiak GureGipuzkoan

Arg.: cc-by-sa Juan San Martin / guregipuzkoa.net