Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Benois sarietarako hautagai izendatu dute Jon Vallejo

Dokumentuaren akzioak

Benois sarietarako hautagai izendatu dute Jon Vallejo

2020/02/12 08:45
Benois sarietarako hautagai izendatu dute Jon Vallejo

Jon Valleko, Camen balletean Don Joseren paperean. Argazkia: Semperoper Ballett

Jon Vallejo (Donostia, 1985) ballet dantzariak Benois de la Danse sarietarako izendapena jaso du. Dantza munduko sari garrantzitsuena da; zineko Oscarrarekin parekatzen da. 

Dresdeko (Alemania) Semperoper balleteko lehen dantzaria da Jon Vallejo. Saria irabaztera iritsiko ez balitz ere, izendapena bera arrakasta handitzat hartu du deual aitortu du dantzari donostiarrak El Diario Vascorentzat Iratxe de Arantzibiari egindako adierazpenetan. Carmen balletean egin duen Don Joseren paperarekin lortu du izendapena. Teknikoki paper zaila bada ere, dramatikoki are konplexuagoa da, eta horretan jarri ditu indarrak Vallejok, pertsonaia ulertzean eta sakontzen. 

Bolshoin

Moskuko Bolshoi teatroan izango da sari-banaketa ekitaldia ekainaren 2anAyaha Tsunaki, Carmenen papera betetzen duen dantzari japoniarrarekin dantzatuko du seguruenik. Ekainaren 3an ere dantzatuko du, sari banaketa ekitaldiaren hurrengo egunean ospatzen den izarren galan parte hartzeko gonbidapena jaso baitu. Maria Kochetkova errusiarrarekin aterako da Bolshoiko oholtzara hor ere, eta bertan izango dira aurreko urteetan saria eskuratu duten hainbat dantzari, tartean, Lucia Lakarra zumaiarra, Matthew Goldingekin bikote eginez.

Laugarren euskalduna

Sari preziatua irabazteko hautatua izan den laugarren euskalduna da Vallejo. 2003an Lucia Lakarrari eman zioten saria, 2009an Itziar Mendizabal izendatua izan zen eta 2016an Alicia Amatriainek saria jaso zuen.

Iturria: Jon Vallejo, nominado al "Oscar de la danza" (Iratxe de Arantzibia, El Diario Vasco, 2020-02-06)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.