Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jamattitt Bidart dantza bultzatzailea hil da

Dokumentuaren akzioak

Jamattitt Bidart dantza bultzatzailea hil da

2020/06/11 10:05
Jamattitt Bidart dantza bultzatzailea hil da

Jean Batiste Bidart. Argazkia: EKE

Jamattitt Bidart Kuxkurrio (Baigorri 1926-2020) dantzaria eta Arrola dantza taldeko sortzailea hil da 93 urterekin. Hamasei urte zituela hasi zen dantzan, 1942. urtean, Bigarren Mundu Gerra bete-betean. Gerrako presoentzako dirua ateratzeko jai batean parte hartzeko aitzakian bost bat mutiko elkartu eta dantzak ikasten hasi ziren, Domingo Martirena irakasle zutela. Gazte haiek Arrola dantza taldea sortu zuten, baina dantzarietako batzuk soldaduskara joan zirenean etenaldia izan zuen taldeak.

Gero, 1966an, Jamattittek berriro osatu zuen dantza taldea. Taldearen bultzatzaileetakoa izan zen eta Euskal Dantzarien Biltzarreko kide gisa ere aritu zen lanean. Baigorrira kanpoko hainbat dantza irakasle ekarri ohi zituen (Koldo Zabala, Biarritzeko Ospital, Betti Betelu) eta herriko dantzari gazteak Euskal Herriko zenbait txokotara eraman izan ditu dantzara.

Baigorriko koruan ere aritzen zen kantuan. Euskal dantza eta kulturaren bueltan jardun zuen eta ondorengoei transmititu dizkie zaletasun horiek. Egun, bere seme-alabek eta bilobek heldu diote lekukoari eta Arrola dantza taldean aritzen dira Jammattittek egin bezala.

Iturria: Jean-Baptiste Bidart

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.