Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jauzi, dantza-jauziak ikasteko aplikazioa garatu dute

Dokumentuaren akzioak

Jauzi, dantza-jauziak ikasteko aplikazioa garatu dute

2016/05/16 09:00

Dantza-jauziak ikasteko aukera eskaintzeko asmoz garatu dute Jauzi aplikazioa. Bi atal nagusitan antolatuta dago aplikazioa, batean urratsak ikasteko aukera dago eta bestean dantza batzuk osorik dantzatzeko eta praktikatzeko aukera eskaintzen da.

Urratsak eta dantzak

Urratsen atalean honako urratsak ageri dira: erdizka, luze, erdizka lauetan, zote, dobla, aitzina, pika, dobla eta hiru, ezker, zote eta hiru, eskuin, erdizka eta hiru, ebats, atrexetak eta fini eta luze eta ebats. Dantzei dagokionez berriz, zazpi jauzi, hegi, muxikoak eta azkaindarrak ikusi daitezke. 

Jauzi aplikazioa Worköholics enpresak garatu du, Bilboko Goi-Herri dantza taldeko dantzariak aritu dira dantza aholkularitzan eta aplikazioan Aiko taldearen Urraska diskako musika erabili da. Android eta iOS plataformetan dohain jaitsi eta instalatu daiteke Jauzi aplikazioa.

Dokumentuaren akzioak

2016/05/17 12:31
Dantza irakasle bezala, ez zait iruditzen gomendagarria. Baliabide interesgarri bat ezagutzen dudanean, nire ikasleei gomendatu ohi diet. Baina hau ez. Hau ez diet gomendatuko (deskargatu dut eta aztertu dut).
Bere kasa ikasi nahi duen pertsona batentzako ere, esango nuke ez dela egokia jauziak ikasteko. Ez diot teknikoki, baina edukien aldetik.
2016/05/18 16:56
Bakarrik gehitu nahiko nuke Aikotarrok App hau egin zutenek guk egindako grabazioa erabili behar zutela ez genuela jakin berriki ikusi arte.Horrelako gauzak aurretik komentatzea eskertzen da.
2016/06/13 18:42
Kaixo, Nagore naiz, Jauzi aplikazioa garatu duen Worköholics empresakoa. Lehenik eta behin, eskerrik asko Jauziri buruz hitz egiten duen artikulua idazteagatik, ilusioa egiten gaitu dantzan.eus bezalako guneak gure proiektuari buruz hitz egitea. Artikuluan esaten den bezala, proiektua, Goi-Herri dantza taldearen kolaborazioarekin garatu dugu.

Patxi Montero, edukiek zehatasunik ezaren bat badute, erantzunkizuna gure gain hartuko dugu, eta atsegin handiz jasoko ditugu aholku edo zuzenketak, app hau ikasteko tresna osoagoa izan dadin. Nahi baldin baduzu idatz iezaguzu hello@workoholics.es helbidera. :)

Kaixo Patxi Laborda. Lehenik eta behin, eskerrik asko euskal kultura eta musika bultzatzeko egiten duzuen lanagaitik. Produkzioaren denborak zirela eta, ezin izan genuen app-a igo aurretik zuekin kontaktuan jarri. Barkamena eskatu nahi dizuegu. Hala ere, aplikazioaren kredituetan Aiko taldea gehitu genuen.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.