Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaurtik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistan

Dokumentuaren akzioak

Gaurtik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistan

2018/03/20 11:45

Gaur aurkeztu da JarriON aplikazioa, aplikazio honen bitartez dantzan.eus-eko eta euskarazko ikus-entzunezko beste hainbat eduki telebistan ikus daitezke. CodeSyntax enpresak garatu duen JarriONi esker, euskarazko ikus-entzunezko hainbat eduki mugikorrarekin erreproduzitzen dira eta Chromecast gailu baten bidez telebistara konektatzen da mugikorra. Horrela, euskarazko hainbat webgunetako bideoak telebistaz ikus daitezke. Aplikazioak jakinarazpenen sistema bat ere badu, erabiltzaileek bideo interesgarrien berri ematen duen oharrak jasotzen dituzte.

Dantzan.eus-eko bideoaz gain, honako webgune, hedabide eta norbanakoen bideoak ikus daitezke JarriONen bidez: Euskal Telebista, Hamaika Telebista, Goiena Telebista, TBX.eus (Youtubeko euskarazko bideoen batzailea), Berria TB, Gaztezulo TB, Dantzan, Infosare sareko telebistak: 28 Kanala, Goierri Telebista, Erlo Telebista, Oizmendi Telebista, Xaloa Telebista, Bertsoa.eus, Aiora Probatxoa youtuberra eta Nerea Alias youtuberra.

Jarrion aplikazioaren irudia

Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du JarriON eta 2deo euskarazko ikus-entzunezkoen sormen laborategian garatu da. Proiektu esperimentala izaten hasi zena produktu bihurtu da eta euskarazko edukiak zabaltzeko kanal moduan hasi du bere bidea. JarriON-ek bat egiten du 2deo-ren helburuarekin: euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena eta kontsumoa handitzea, sormen testuinguru berriak sustatuz, ekoizpen-eredu eta formatu berrietan esperimentatuz eta zabalkunde kanalak biderkatuz. Betiere, sektorea osatzen duten eragileekin elkarlanean eta herritarren partaidetza aktibatuz.

Dantzan.eus-eko bideoak telebistan 3 pausotan

  1. Mugikorrera JarriON aplikazioa deskargatu.
  2. Chromecast gailu (39 eurotan eros daiteke) bidez mugikorra telebistara eta internetera konektatu.
  3. Mugikorrean bideoa aukeratu eta (bidalketa zeinuaren bidez) telebistara bidali.

 

Dantzan.eus-eko bideoak telebistan ikusteko gailua nahi?

Gure irakurleen artean zozkatzeko Chromecast gailu bat dugu. Gure bideoak telebistaz ikusi nahi badituzue, albiste honetan erantzuna utzi dantzan-eko gustuko duzuen bideo bat aipatuz eta zozketan parte hartuko duzue. Animatu! (apirilaren 27ra arte, asteartea, duzue parte hartzeko aukera)

Hemendik aurrera horrelako bideoak telebistan ere ikusi ahalko dituzue.

 

Dokumentuaren akzioak

2018/03/21 15:09
Donapaleuko Libertimenduare bideoa gustatu zait gehien
2018/03/26 10:41
Niretako hau da bideorik politenetako bat: https://dantzan.eus/bideoak/commando-dantzan-dantzan-bizi
2018/03/28 12:34
Zozketan bi pertsonek hartu dute parte eta guk bi Chromecast ditugunez eskura, biak zorteko! Zorionak Imanol eta Iker, Chromecast bana zuentzat. Hemendik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistaz ikusteko aukera ere izango duzue. Zuzenean jarriko gara harremanetan zuekin.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.