Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Telebistan ikus daiteke dantzan.eus kanala JarriON aplikazioarekin

Dokumentuaren akzioak

Telebistan ikus daiteke dantzan.eus kanala JarriON aplikazioarekin

2017/12/14 08:50

JarriON Android aplikazioa da, euskarazko ikus-entzunezko edukiak erakusten ditu eta Chromecast gailu baten bidez telebistara konektatzen da.

CodeSyntax enpresak sortu duen aplikazioari esker, euskarazko ikus-entzunezko hainbat eduki deskargatu ahal izango dira urtarriletik aurrera Android sistema duten sakelako telefonoetan, gero, telebistaz ikusteko. Besteak beste, gure atariko, dantzan.eus-eko bideoak telebistaz ikusteko aukera izango da urte hasieratik aurrera. Erlo telebista, Oizmendi telebista, Goierri telebista, Goiena, Hamaiika telebista, Berria TB ere, Gaztezulo edota TBX.eus atariko edukiak ere ikusi ahalko dira telebistaz aplikazio berriari esker.

Aplikazioak jakinarazpenen sistema bat izango du etorkizunean, erabiltzaileek bideo interesgarrien berri ematen duen ohar bat jasoko dute egunero.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.