Hemen zaude: Hasiera Albisteak Janet Novas-en ikastaroa Dantzagunean

Dokumentuaren akzioak

Janet Novas-en ikastaroa Dantzagunean

2011/04/18 12:42
Maiatzaren 7 eta 8an, Janet Novas dantzari eta koreografoak ikastaroa eskainiko du Donostiako Dantzagunean, Artelekun. Larunbatean zein igandean 10:00etan hasi eta 14:00etan bukatuko den tailerrean Janet Novasek bere dantza ibilbidean sortu zaizkion galderei erantzun nahian berak asmatutako erantzunak, dantzarako lan metodologiak, proposatuko ditu.

Janet Novas dantzari eta koreografo galiziarrak dantza tailer bat eskainiko du datorren maiatzaren 7 eta 8an, 10:00etatik 14:00etara, Donostiako Dantzagunean. Bere dantza ibilbidean galdera ezberdinak azaldu zaizkio Janet-i: Nola sorkuntza indartu? Zenbat tresna ditugu eskura erabiltzen ez ditugunak? Nola berreskuratu daitezke ahalik eta etekin gehien ateratzeko? Non daude mugak?

Hauek izan dira Janet Novasek bere bizitzan zehar izan dituen galdera batzuk. Horiei erantzun nahian lan egiteko metodologia ezberdinak sortu ditu. Metodo horiek irakatsiko ditu dantzariak maiatzean Dantzagunean ospatuko den "Lugares perdidos, dormidos y olvidados" ikastaroan.

Janet Novas - "Lugares perdidos, dormidos y olvidados" tailerra.

Maiatzaren 7 eta 8an, 10:00etatik 14:00etara, Dantzagunean.

Izen-ematea: 50€
 
Albistearen iturria eta izen-ematea: Hamalauzanko elkartearen blogean

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Erlazionatutako elementuak
Lugares perdidos, olvidados y dormidos.