Iztueta eta bere lanak Zumalakarregi museoaren blogean
Iztuetaren bizitza datu batzuk eskaintzen ditu Mikel Alberdik, nola Zaldibian jaio zen 1767an, eta bizitza gora-beheratsua izan zuen, "kartzela behin baino gehiagotan ezagutua, Napoleondarren garaian frantsesen laguntzaile", eta "karlistada garaian bi aldeetakoekin inor gutxi bezala ondo moldatu" zela.
Iztuetaren lanei buruz honako hauek sarean ikus daitezkeela aipatzen du Mikel Alberdik eta loturak eskaintzen ditu:
- Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia beren soñu zar eta itz-neurtu edo bersoakin : baita berac ongui dantzatzeco iracaste edo instruczioac-ere. ( 1824) Sancho el Sabio Fundazioaren katalogoan.
- Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia : ceñetan jarritzen diraden arguiro beraren asieratic orain-arte dagozquion barri gogoangarriac (1847) Sancho el Sabio Fundazioaren katalogoan.
- Iztuetak idatzitako bertso sorta bat, Gipuzcuatarren condaira erromatarren demboran, eskuizkribuan edo inprimatua. Koldo Mitxelena Kulturuneko funtsetan gordetzen da.
- 1840ko abuztuan “Bergarako besarkada” ospatzeko antolatu zen
festarako dantza taldea prestatu zuen. Hona hemen Bergaran bakearen omenez eraikitako monumentua eta lehen urteurrenaren festaren irudia:
Iturria: Mikel Alberdi: Juan Inazio Iztueta euskal idazlea (Zumalakarregi Museoa)
Dantzan