Dokumentuaren akzioak
Itziar Mendizabal, Euskaldunak eta Dantza 10. jaialdiko izar nagusia
Hilabete falta da Euskaldunak eta Dantza 10. Jaialdirako. Itziar Mendizabal (Hondarribia, 1981), Londresko The Royal Ballet-eko lehen bakarlaria izango da jaialdiko izar nagusia. Prix Benois de la Danse-rako —dantzaren Oskarra—hautagai izendatua 2009an eta munduko bost konpainia garrantzitsuenetako baten kide, euskal artistak Euskaldunak eta Dantza jaialdiko historiaren txalo zaparrada handiena jaso zuen Kai (2011) lanaz egindako interpretazioagatik, hogei minutuz txaloka aritu baitziren ikusleak. ABBek antolatzen duen ekitaldian izango duen parte hartzearekin, Mendizabal Bilboko udazkeneko ekitaldian parte hartzea gehien izan dituen dantzaria da: hamar jaialdietatik bostetan hartu du parte (2007, 2009, Aste Nagusia 2011, 2011 eta 2014). Oraingoan, "The Creation" Uwe Scholz-en koreografiarekin eta "Piaf a deux" Paul Chalmerren koreografiarekin dantzatuko ditu. Jean-Sebastian Colau izango du bikote.
Euskaldunak eta Dantza jaialdiari buruz, Itziarren hitzetan:
- Ikuskizuna: Euskaldunak eta Dantza 10. Jaialdia
- Antolatzailea: Asociacion Bilbao Ballet Elkartea.
- Zuzendari artistikoa: Andoni Aresti.
- Dantzariak: Itziar Mendizabal eta Jean Sebastien Colau/ Aitor Arrieta eta Natalia Muñoz/ Aukeran Dantza Konpainia/ Andoni Aresti Dantza/ Grupo María Martín de Danza/ Diogo Oliveira eta Maria Martins.
- Tokia eta data: Euskalduna Jauregia, urriaren 17an, 20:00etan
- Sarrerak: 10 €-55 €.
Dokumentuaren akzioak