Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Itxartu dantza taldea Argentinako Euskal Astean dago egunotan

Dokumentuaren akzioak

Itxartu dantza taldea Argentinako Euskal Astean dago egunotan

2012/10/26 12:21
Itxartu dantza taldea Argentinako Euskal Astean dago egunotan

Itxartu Euskal Dantzari taldeak Rosario hirian ospatuko den Argentinako Euskal Astean hartuko du parte.

Itxartu dantza taldeko 26 kidek bidaiatu dute Argentinara Euskal Aste Nazionalean parte hartzera. Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak gonbidatuta joan da Itxartu gertara. Gaur, Circulo antzokian arituko dira Itxartu taldekoak. Pasa den asteburuan Entre Rios-en, Concordia hirian izan dira Itxartukoak eta han emanaldia eskaini dute.

Bihar, urriak 27, dantza taldeen kalejira egingo da Rosarioko kaleetan, eta gauean, El Circulo antzokian Euskal Etxeetako dantza taldeen emanaldi nagusia burutuko da, talde bakoitzaren parte hartzearekin.  Igandean, plazan egingo dute dantza talde guztiek.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.