Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Irungo XII. Gipuzkoar Erako Aurresku Txapelketa

Dokumentuaren akzioak

Irungo XII. Gipuzkoar Erako Aurresku Txapelketa

2002/11/11 17:09

Aiertek 290 puntu jaso zituen epaimahaiaren arabera eta ondorioz lehenengo sariaren 150 euroak, txapela eta gerrikoa eta oroigarria Donostira eraman zituen.

Duela 3 aste Errenteriako aurresku txapelketan irabazle izandako Aritz Salamanca Lezotarrak, bigarren saria (120 euro eta oroigarria) eta Ikuslegoaren Saria bereganatu zituen 286 punturekin.

Podiumaren hirugarren lekua, Errenteriako Ibon Uhartek eskuratu zuen 268 puntuz, oroigarria eta 90 eurotako saria eskuratuz.
Hona hemen sailkapen osoa:

Sailk. Izen Abizenak Puntu kopurua
1 Aiert Beobide Egaña 290,638
2 Aritz Salamanca Tapia 286,859
3 Ibon Uharte Arraiago 268,343
4 Urko Mitxelena Ruiz 236,195
5 Iker Cordal Ibarguren 209,713
6 Xuban Iragorri Ormazabal 205,265
7 Jon Perez Goikoetxea 196,305
8 Iñigo Oiarbide Díez 190,156
9 Oinatz Mitxelena Munduate 187,703
10 Imanol Etxebeste Enbil 137,354

200 ikusleen laguntzaz ospaturiko txapelketan, bederatzigarren postuan sailkaturiko Oinatz Mitxelenak, Irungo lehen sailkatuari eskeiniriko oroigarria jaso zuen, Irungo Kultur Zinegotzia den Fernando San Martinen eskutik. Bestalde, Bidasoaldeko beste dantzaria den Iker Kordal Hondarribitarrak, bostgarren postua eskuratu zuela aipatzekoa da.

Patxi Pagola
KEMEN Dantza Taldeko Lehendakaria

Irunen, 2002eko Azaroak 10

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.