Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Iruñeko sanferminetako dantza ekitaldiak 2018

Dokumentuaren akzioak

Iruñeko sanferminetako dantza ekitaldiak 2018

2018/07/06 08:45
Iruñeko sanferminetako dantza ekitaldiak 2018

2018ko Iruñeko sanferminetako karteleko irudia. Marrazkia: Adriana Eransus

Kanta, dantzatu, josta eta ospa! diote Riau-Riauaren euskarazko hitzek. Doinu ezagun horretan ezezik, dantzak Iruñeko karriketan ere leku berezia hartuko du ostiralean hasiko diren sanferminetan. Aurtengo festak iragartzeko kartelean ere, dantza protagonista. Afitxaren izenburua Iruñea, argien hiria da. La la Land film musikalari egiten dio erreferentzia irudiak. Gazteluko plaza inguratzen duten etxeak jendez gainezka daude eta erdi-erdian, Ameriketako errege-erreginak irudikatzen dituzten erraldoiak dantzan ageri dira farolen argipean. 

Iruñeko festetako dantza-ekitaldi nagusienak bildu nahi izan ditugu sarrera honetan, bada. Denak ezin jaso, beste asko edozein leku eta momentutan sortuko baitira.

Iruñeko sanferminetako dantza-ekitaldiak

Uztailak 6, ostirala

  • 13:30ean, folklore-jaialdia Foruen plazan. Taldeak: Amaiur, Ardantzeta, Basakaitz, Duguna, Harizti, Iruña taldea, Larratz, Mikelats, Muthiko Alaiak, Oberena, Ortzadar eta Txori Zuri. Dantzak: Arizkungo dantzak, Gipuzkoako soka-dantza, jauziak eta larrain-dantza.
  • 21:00etan, Gazteluko plazan, dantzaldia, txistua eta gaita.

Uztailak 7, larunbata

  • 9:30ean, Ezpeletaren jauregitik, erraldoien, buruhandien eta kilikien Konpartsaren irteera. San Lorentzo elizara iritsi eta handik San Ferminen prozesioa abiatuko da, udal txistulari eta dantzariak barne. Elizkizuna amaitutakoan, Udalbatzak Kabildoa lagunduko du Katedraleraino.
  • 14:30ean, Udaletxeko plazan, erraldoien dantzak eta Sanferminetako trokeo-dantzak Duguna-Iruñeko dantzarien eskutik.
  • 17:00etan, Errekoletak plazan, herri zumba.
  • 21:00etan, Gazteluko plazan, euskal dantzak, txistua eta gaita.

Uztailak 8, igandea

  • 11:00etan, Gazteluko plazan, jauzien jaia. Luzaide eta Nafarroa Behereko jauziak.
  • 19:00etan, Sarasate pasealekuan, dantzak. Ibai Ega (Lizarra).
  • 21:00etan, Gazteluko plazan, euskal dantzak, txistua eta gaita.

Uztailak 9, astelehena

  • 13:00etan, San Jose plazan, txistularien alardea. Txistularien 59. alarde-kontzertua. Ama lur, eguzki eta ur.
  • 18:00etan, O plazan, dantza herrikoiak: dantzaldi klandestinoa
  • 21:00etan, Gazteluko plazan, euskal dantzak, txistua eta gaita.

Uztailak 10, asteartea

  • 21:00etan, Gazteluko plazan, euskal dantzak, txistua eta gaita.
  • 23:00, Errekoletak plazan, NeskaRap (Music in my soul · Omega & Maidrummer · Zirze · Breathless Dantzariak) · Moonshakers · Tarantistak Djak

Uztailak 11, asteazkena

  • 12:00etan, Gazteluko plazan, haurren dantza jaialdia.
  • 12:00etan, Errekoletak plazan, munduko dantzak festibala.
  • 19:00etan, Sarasate pasealekuan, dantzak. Oberena dantza taldea (Iruñea).
  • 21:00etan, Gazteluko plazan, euskal dantzak, txistua eta gaita.

Uztailak 12, osteguna

  • 18:00, O plazan, plaza dantza Ortzadarrekin.
  • 21:00etan, Gazteluko plazan, euskal dantzak, txistua eta gaita.

Uztailak 13, ostirala

  • 19:00etan Sarasate pasealekuan, dantzak. Gure txokoa (Bera).
  • 21:00etan, Gazteluko plazan, euskal dantzak, txistua eta gaita.

Uztailak 14, larunbata

  • 9:30ean, Ezpeletaren jauregitik, erraldoien, buruhandien eta kilikien konpartsaren irteera. San Lorentzo elizan San Ferminen Zortziurrena eginen
    dute. Atsedenaldia, Kale Nagusian. Ondoren, Konpartsak Udalbatza lagunduko du Kale Nagusian eta San Saturnino kalean barna, Udaletxeraino. Dantzak, Udalbatzaren eta Hiriaren ohoretan.
  • 13:00etan, Udaletxeko plazan, Sanferminetako trokeo-dantzak Duguna-Iruñeko dantzarien eskutik eta agurra erraldoi eta buruhandien konpartsari.
  • 20:00etan, O plazan, dantza herrikoiak: karrikadantzako musikariak.
  • 21:00etan, Gazteluko plazan, euskal dantzak, txistua eta gaita.

* Egunero erraldoien, buruhandien eta kilikien konpartsa kalean ibiliko da dantzan. Uztailaren 6an 17:00etan, autobus-geltokitik irtengo dira; uztailaren 8an eta 9an 9:30ean autobus-geltokitik eta uztailaren 7an, 10ean, 11n, 12an, 13an eta 14an 9:30ean Ezpeletaren jauregitik. 14an, 13:00etan, udaletxean, agurtuko dira.

Informazio gehiago: Herri sanferminetako egitaraua 2018 eta Iruñeko udalaren, sanferminetako egitaraua 2018

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.