Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Iruñeko sanferminak 2023 dantzan

Dokumentuaren akzioak

Iruñeko sanferminak 2023 dantzan

2023/07/06 07:20
Iruñeko sanferminak 2023 dantzan

Ortzadar fanfarrearekin dantzan, Iruñea, 2022. Argazkia: Ortzadar

Erraldoiak, Duguna taldearen sanferminetako trokeo-dantzak, Iruñeko dantza taldeen emanaldiak, dantzaldiak eta askoz gehiago Iruñeko San Fermin jaietan. Riau-Riauaren abestiaren euskarazko hitzek dioten moduan, Kanta, dantzatu, josta eta ospa! Uztailaren 6tik 14ra jaiak gelditu ere egin gabe dantzan ospatzeko aukera. Aurtengoan Ortzadar elkarteko txistulariak Iruñeko festazaleak dantzan jartzen hasi zirela 42 urte dira; aurten ere izango da txistua eta dantza. Iruñeko San Fermin jaietan estreinakoz parte hartu zutela 42 urte bete dira.Hemen jaso ditugu Iruñeko sanferminetako zenbait dantza ekitaldi, baina kontuan izan egitarauan bildu ezin diren inprobisatutako hamaika dantza saio izango direla han eta hemen.

Iruñeko sanferminetako dantza-ekitaldiak

Uztailak 6 osteguna

  • 13:30 Foruen plaza. Taldeak: Amaiur, Ardantzeta, Basakaitz, Dantxaldi, Duguna, Eluntze, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats, Muthiko Alaiak, Oberena, Ortzadar, Txori Zuri. Dantzak: Eltziego eta Lesaka.
  • 17:00 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera, autobus-geltokitik.
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 7 ostirala

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (Kale Nagusia).
  • 10:00 San Ferminen prozesioa eta meza Udalbatzak Hiriaren Izenean Kabildoa jasoko du katedralean eta San Fermin kaperara abiatuko da.
  • 14:00 Duguna dantza taldea: Sanferminetako trokeo-dantzak
  • 19:00 Dantzak Sarasate pasealekuan. Larratz Dantzari Taldea.
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 8 larunbata

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (Kale Nagusia).
  • 12:00 Duguna eta Kezkako (Eibar) dantzari txikien emanaldia, San Jose plazan.
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 9 igandea

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera, autobus-geltokitik.
  • 19:00 Sarasate pasealekua. Buñuelgo dantza taldea. 20:00ak arte.
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 10 astelehena

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera, autobus-geltokitik.
  • 12:30 Haurren Dantza Jaialdia. Gazteluko plaza. Amaiur, Ardantzeta, Duguna, Lakarri, Muthiko, Oberena, Otsagabia eta Txibiri.
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 11 asteartea

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (Kale Nagusia).
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 12 asteazkena

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (Kale Nagusia).
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 13 osteguna

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (Kale Nagusia).
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 14 ostirala

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (Kale Nagusia).
  • 10:45 San Ferminen Zortziurrena Udaletxe plaza. Udalbatza Hiriaren Izenean San Lorentzo parrokiara joanen da emanaldia ikusteko. Bertan Katedraleko Musika Kapera eta ganbera-orkestra arituko dira.
  • 12:30 Dantzak Sarasate pasealekuan. Ortzadar Folklore Elkartea.
  • 13:30 Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren agurra Udaletxe plaza.
  • 14:00 Duguna dantza taldea: Sanferminetako trokeo-dantzak
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

 

Informazio gehiago: Iruñeko udalaren sanferminetako egitaraua 2023

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.