Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ingurutxo bat Queen-en bideoklip batean

Dokumentuaren akzioak

Ingurutxo bat Queen-en bideoklip batean

2012/10/23 14:50

Pasarte laburra da, baina oso interesgarria, ingurutxoak, ttun-ttunak, larrain-dantzak edo Gaztela aldean "baile de rueda" edo "baile de rondón" moduan ezagutzen direnak, orain ia ehun urte nola egiten ziren erakusten batitute. Musikariak (dultzaineroa, atabalaria eta txapak jotzen dituena) plazaren erdian jarrita, beraien inguruan osatzen da ingurutxoa. Gizonezkoak barrualdetik, eta emakumeak kanpoaldetik, ordulariaren aurkako norabidean dantzatzen dute, gizonezkoak atzerantz mugituz (Erronkarin bezala, adibidez) eta eskuekin neskari dantzatuz.

Corrobla de Bailes Tradicionales blogaren bidez izan dugu irudi hauen berri. Bertan azaltzen dute gainera irudiok Mendendez Pidalek hartutakoak direla, eta horiekin batera Agapito Marazuela dultzainero eta kitarrajole segobiarraren grabazioak erabili dituela Queen-ek bere bideoklipean. Queen-ek musika espainiarra erabili zuen Innuendo kantan, eta kanta horren bideoklipean, 2:55tik aurrera ageri dira Tietar bailaran grabatutako ingurutxo irudiak.

Erlazionatutako elementuak
Queen: Innuendo - Baile del Rondon 1920-30

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.