Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Inauteriak Euskal Herrian: atzokoa gaur egunean

Dokumentuaren akzioak

Inauteriak Euskal Herrian: atzokoa gaur egunean

2009/01/16 12:07
Inauteriak Euskal Herrian: atzokoa gaur egunean

Arg.: Emilio Xabier Dueñas

2009 Inauterien egitaraua - Basauri

2009. urte honetan, beraz, euren artean hain ezberdinak diren Markina-Xemein, Ituren eta Eibar bezalako hiru herrietako kolektiboek eta finkatutako elkarteek, baita gure herriko dantza talde batzuek abestiak kantatu eta dantzatuko dute Basauriko kaleetan otsailean zehar.

Basauriko jardueren egitarau osoa jarraian adierazten dizueguna da:

Ekitaldiak

  • Otsailak 1, igandea (13:00etatik 14:30etara) Herriaren erdiguneko kaleetan, Zaragi Dantza eginez eta Hartzak lagunduta Markina-Xemeingo Zerutxu Dantza Taldea (Bizkaia) 
  • Otsailak 8, igandea (13:00etatik 14:30etara) Herriaren erdiguneko kaleetan, "Koko-dantzak" dantzatu eta, besteak beste, Hartza pertsonaia ere agertuko da  Eibarko Kezka Dantza Taldea (Gipuzkoa)
  • Otsailak 15, igandea, (13:00etatik 14:30etara) Herriaren erdiguneko kaleetan, Iturengo Joaldunak (Nafarroa), joareen edo zintzarrien zaratak eta Hartzak lagunduta
  • Otsailak 21, inauterietako Larunbata, (12:00etatik 14:00etara) Herriaren erdiguneko kaleetan, Basauritar Euskal Dantza Taldea (Basauri)
  • Otsailak 21, inauterietako Larunbata, (17:30etatik 19:30etara) Herriaren erdiguneko kaleetan, Edurre Euskal Dantza Taldea (Basauri)
  • Otsialak 22, inauterietako Igandea, (12:00etatik 14:00etara) Herriaren erdiguneko kaleetan, Agintzari Euskal Dantza Taldea (Basauri)


Balio handiko ekarpen etnografiko bezala, urtarrilaren 15etik martxoaren 1era arte, biak barne, Ibaigane Kultur Etxean erakusketa bat zabalduko da, goizeko eta arratsaldeko orduetan. Bertan, Euskal Herriaren lurraldeko puntu ezberdinetako mozorroak eta tramankuluak ikusi ahal izango ditugu, esaterako, Abaltzisketako gipuzkoar Txantxo eta Cintruenigoko nafar Zarramuskero.

Azkenik, eta amaiera bezala, Antxon Agirre etnografo ezagunak mintzaldi bat eskainiko digu, eta hitzekin batera diapositibak erakutsiko ditu. Erdaraz emango den mintzaldiaren titulua “Euskal Herriko Inauteriak irudietan” izango delarik, Ibaigane Kultur Etxean egingo dugu, otsailaren 23an arratsaldeko 19:00etan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.