Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Inauteriak 2010: datak eta festak

Dokumentuaren akzioak

Inauteriak 2010: datak eta festak

2010/01/14 12:50

2010an honako hauek izanen dira inauterietako data nagusiak:

  • Otsailak 11, Ostegun Gizena
  • Otsailak 12, Ostiral Mehea
  • Otsailak 13, Inaute Larunbata edo Zaldunita bezpera
  • Otsailak 14, Inaute Igandea edo Zaldunita
  • Otsailak 15, Astelenita
  • Otsailak 16, Inaute Asteartea edo Asteartita
  • Otsailak 17, Hausterre asteazkena

 

Aurten, Berriako lagunek egin dute dagoeneko inauteri egutegiaren lehen bilketa bat eta hartan oinarritu osatu dugu egutegia. Aurreko urteetako ohituretan oinarritutako datak gehitu dizkiogu guk, beraz, erne, batzuetan gertatzen baita tokiren batean aldaketak egitea. Beraz, inauteri horietakoren bat ikustera joateko asmotan bazara, komeni da bertara deitu eta ospakizunak konfirmatzea!

Bestalde, Zuberoako Maskaraden egutegi osoa lotura honetan hemen duzue.

Inauteriak 2010

 

Urtarrilak 17, igandea
  • Larraine - Maskaradak

 

Urtarrilak 24, igandea

 

  • Maskaradak - Ligi

 

Urtarrilak 31, igandea

 

  • Maskaradak - Atharratze

 

Otsailak  1, astelehena
  • Ituren - Joaldunak eta mozorroak

 

Otsailak  2, asteartea
  • Zubieta - Joaldunak eta mozorroak

 

Otsailak  5, ostirala
  • Donibane Garazi - Santibate

Otsailak 6, larunbata
  • Lizartza - Puska biltzea baserrietatik
  • Eibar - Koko-eskea eta Koko-dantzak
  • Donostia - Kaldereroak
  • Tolosa - Kaldereroak
  • Arano - Puska-biltzia eta Zahagi-dantza
  • Asparren - Egina, Ilarduia eta Andoin-en inauteak

Otsailak 7, igandea
  • Donostia - Inude eta Artzaiak
  • Donapaleu - Libertimendua
  • Irun - Inude eta Artzaiak eta Puska biltzea.
  • Lizartza - Dantzariak herriko kaleetan eta plazan
  • Eskiula - Maskaradak

Otsailak 11, Ostegun Gizena
  • Errenteria - Azeri-dantza
  • Eskoriatza - Urdelardero eguna
  • Bera - Haurren Zingar-arrautze eskea eta Inude eta Artzaiak

Otsailak 12, Ostiral Mehea
  • Eibar - Kaldereroak
  • Agurain - Porreroa eta sorgina

Otsailak 13, Inaute Larunbata edo Zaldunita bezpera
  • Behobia - Puska biltzea
  • Durango - Surrandiak
  • Galdakao - Altsasuko inauteria (Andra Mari Taldea)
  • Bera - Kaldereroak
  • Agoitz - Cascabobos eta Mascaritak
  • Leziaga - Sorgina
  • Laudio - Leziagako sorgina
  • Cintruenigo - Zarramuskeroak

Otsailak 14, Inaute Igandea edo Zaldunita
  • Abaltzisketa - Txantxoak
  • Amezketa - Talaik
  • Antzuola - Sorgin dantza
  • Aretxabaleta - Txino Dantza
  • Mundaka - Atorrak
  • Markina - Zaragi-dantza
  • Uztaritze - Errobiko Kaskarotak
  • Zalduondo - Markitos
  • Lesaka - Goitarrak
  • Lesaka - Zaku-zaharrak
  • Azpeitia - Elegante eguna
  • Gernika - Marrauen soka-dantza
  • Bera - Inude eta Artzaiak
  • Donibane Lohizune - Kaskarotak
  • Unanua - Mamuxarroak
  • Cintruenigo - Zarramuskeroak
  • Luzaide - Inauteak
  • Donibane Garazi - Libertimendua
  • Muskildi - Maskaradak

Otsailak 15, Astelenita
  • Amezketa - Talaik
  • Lesaka - Fraindarrak arraultze-arraultze eskean
  • Bera - Zingar-arraultze eskea

Otsailak 16, Inaute Asteartea edo Asteartita
  • Altsasu - Momotxorroak   
  • Arizkun - Sagar-dantza
  • Lekeitio - Estudiantina
  • Lantz - Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, txatxoak eta ferratzaileak
  • Unanu - Mamuxarroak
  • Uztaritze - Zanpanzar
  • Kanpezu - Toribio
  • Agoitz - Cascabobos eta Mascaritak
  • Goizueta - Zahagi-dantza
  • Eskoriatza - Kukumarro
Erlazionatutako elementuak
Zalduondo: Inauteriak 2009

Dokumentuaren akzioak

Iratxe
2010/01/26 21:28

Arratsaldeon!Lantze-eko ihauterietan asteartean otsailak 16 zein ordutan izango da ziripoten ekitaldia?eta astelehean otsailak 15 ba ahal dago zerbait? aldez aurretik millesker

anita ballestero
2010/02/11 16:53

Beste galdera bat: Lantzeko ihauterien egutegia ba al dakizue? ziuraski joango naiz eta horren informazioa izatea gustatuko litzaideke. miler ezker. Ania

Joseba2
2010/01/18 11:43

Aupa, Lerro dantza bat duzue datuen artean eta otsailaren 13an datu nahasketa dago. Hau da zuzenketa: - Laudio: Leziagako sorgina - Cintruénigo: Zarramuskeroak - Agurain: Porrero eta Sorgina. Dena den, Aguraingo Porrero eta Sorgina ostiralean iristen dira. Eskertzeko da egiten duzuen lana.

user
2010/01/18 12:01

Eskerrik asko Joseba! Egin dugu zuzenketa. Irakurleen informazio eta zuzenketei esker osatzen dugu egutegia. Beraz, mila esker!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.