Dokumentuaren akzioak
Hiru dantzaldi Gasteizen Ilunabarrean dantzan
Martxan da Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak bultzatzen duen Ilunabarrean dantzan dantzaldi zikloa. Bosgarren urtez jarraian, dantzara hurbildu eta Euskal Herriko zein kanpoko dantzak ikasteko aukera izango da. Horretarako urtarriletik martxora, hilabete bakoitzean folk dantzaldi bana antolatu dira. Hiru saioak igande iluntzeetan izango dira, 19:00etatik 20:30era.
Dantzaldi gidatua eta zuzenko musika
Dantzaldiak gidatuak izango dira eta saio bakoitzean hamabost bat dantza lantzea aurreikusten dute antolatzaileek. Folk dantzaldietan ohikoak diren dantzak zein dantza gidari bakoitzak ekarritako proposamenak dantzatuko dira. Dantzaldietan zuzeneko musika izango da, Ander Zabaleta trikitilariaren eta Nika Bitchiaskvili biolinjolearen eskutik.
Biarritzeko Aniez Ceccon dantzariak gidatuko du lehen saioa urtarrilaren 19an. Otsailaren 9an Eibarko Josu Garatek zuzenduko du dantzaldia eta martxoaren 15ean Elgetako Patxi Montero izango da saioa gidatuko duena.
Dantzaldiak doakoak izango dira, baina aurrez izena eman beharra dago, edukiera mugatua baita. Izen emateak saio bakoitza baino astebete lehenago irekiko dira. Oihanederren webgunean eta Oihaneder Euskararen Etxeko harreran eman ahalko da izena.
Ilunabarrean Dantzan
Dantzaldiak, 19:00-20:30 Oihaneder kafe antzokian.
- Urtarrilak 19, Aniez Ceccon (Biarritz)
- Otsailak 9, Josu Garate (Eibar)
- Martxoak 15, Patxi Montero (Elgeta)
Dokumentuaren akzioak