Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ametsen Gillika Ikuskizun berria prestatzen hasi dira Zuberoan

Dokumentuaren akzioak

Ametsen Gillika Ikuskizun berria prestatzen hasi dira Zuberoan

2016/01/15 09:15
Ametsen Gillika Ikuskizun berria prestatzen hasi dira Zuberoan

Argazkia: Xiberoko Botza

Ametsen gillika. Izen horrekin aurkeztuko dute Eskiulan 2016ko udazkenean, urriaren 28 eta 29an, Catheryne Artcanuturry-ren koreografia eta Andde Carrere-ren musika izango duen ikuskizuna. Herriko aitzindariek eta Barkoxe eta Urdinarbetik hurbildutakoekin 18 dantzariz osatutako taldea izango da Zuberoako dantza tradizionala, dantza garaikidea eta kantua uztartuko dituen ikuskizun honetako zutabea. 

Catheryne Artcanuturryk aspaldi izandako ideia batean oinarritzen da Ametsen gilika lanerako istorioa. Honela, ideia horren aldaketa, garapen eta lanetik ametsetan ari den neskato baten gora beherak azalduko ditu dantza eta kantuaren bitartez. Aldi berean, koreografia eta kantuen hitzen egile eta dantza irakasle ere bada Catheryne.

Kantuen hitz horiek euskarara itzuli dituzte Jean Bordachar, Isabellle Barreix eta Jean Louis Bidabek eta Andde Carrerek egindako musikarekin abestuko dituzte herriko kantariek. Musikagileak Xiberoko Botzan adierazi duenez talde kantu bat, bikoteko beste bat eta bakarlari bat izango dira alde batetik, eta honez gain, hitzik gabeko bi kantu ere izango dira.

2015eko irailean hasi ziren dantzari eta abeslariak entseguetan. Dinbili Danbala eta Bakuna Show ikusgarrien ostean "zenbait berrikuntza"  iragarri dituzte sortzaileekAmetsen gillikaren estreinaldia hamar hilabete barru izango da, esan bezala, urrian.

Informazioa: "Ametsen gillika" Eskiula herrian ikusgarri berria abiatürik da (Xiberoko Botza)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.