Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ihauteriak Beasainen: dantza-desfilea Ostadar Dantza Taldearen eskutik (Otsailak 9)

Dokumentuaren akzioak

Ihauteriak Beasainen: dantza-desfilea Ostadar Dantza Taldearen eskutik (Otsailak 9)

Ihauteriak Beasainen: dantza-desfilea Ostadar Dantza Taldearen  eskutik (Otsailak 9)

Ostadar Dantza Taldeak dantza-desfilearen inguruan eginiko kartela

Iragarri zuten bezalaxe, datorren larunbatean, otsailaren 9an eskainiko du Beasaingo Ostadar Dantza Taldeak urteroko Ihauterietako dantza-desfilea. Goizeko 11:00etatik aurrera, herriko kaleak zeharkatuko dituzte mozorrotutako dantzariek, herritarrak urteroko ihauteri-giroan sarrarazteko asmoz.

Urtero bezalaxe, Euskal Herriko hainbat txokotan Ihauterietako egun hauetan ikus daitezkeen dantzak eskainiko dituzte, baina dantza taldeko kideen arabera, aurtengo edizioan “sorpresaren bat” egongo omen da.

Otsailaren 8an, ostiralean, desfilea prestatzeko azkeneko entsegua izango da Ostadar Dantza Taldearen lokalean (Oriamendi kalea 10, Beasain). Dantza taldeak interesatuta dagoen edonor gonbidatzen du azken entsegu horretara bertan parte hartzeko. Haurren entsegua 18:00etan izango da eta helduena aldiz, 20:00etan

Dantza taldearekin harremanetan jarri nahi izanez gero modu honetara jar daiteke: Facebook, Twitter, Ha2a plataforma edota ostadardt@gmail.com helbidera idatzita.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.