Dokumentuaren akzioak
Igandean jokatuko da Dantzari Gazteen Bilbo Hiria III. Leihaketa
Lehiaketa honen antolaketaren helburuak disziplina artisko honen irakaskuntzari babesa eskaintzea, dantzari-gai berriak aurkitzea, dantzarekiko maitasuna sustatzea, eta dantza eskolen artean komunikazio sare bat hedatzea dira.
Parte hartzaileak
Hogei parte hartzaile -hemezortzi neska eta bi mutil- aurkeztu dira. Lehiaketa dantza klasikoa, neoklasikoa, garaikidea eta espainar dantzako 13 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat irekia da. Biarritz, Valentzia, Valladolid, A Coruña, Santander, Iruñea eta Donostiatik etorritako dantzari gazteak lehiatuko dira.
Epaimahaia
Honako hauek osatuko dute epaimahaia:
- Mar Baudesson. Epaimahaiko lehendakaria. Nacho Duatok zuzendutako Compañia Nacional de Danza-ko Lehen Dantzaria izana.
- Andoni Aresti. Salzburgoko Balletean Lehen Dantzaria izana eta dantza irakaslea.
- Perfecto Uriel. Logroñoko Dantzaren Etxeko zuzendaria eta dantza irakaslea.
- Amparo Olmeda. Espainiar Dantza eta Flamenko irakaslea.
- Iratxe de Arantzibia. Kazetaria eta dantza kritikaria.
Sariak
Epai-mahaiak hiru sari eskainiko ditu: lehen sarituak 1000 euro eta ekainean egingo den "Euskaldunak eta dantza" 4. jaialdiaren parte hartzeko eskubidea irabaziko ditu; Bigarren sarituak 600 euro jasoko ditu eta hirugarrenak 300 euro. Diru-poltsa horiek dantzarien hezkuntzara bideratuko dira.
Datuak
- Programa: Dantzari Gazteen Bilbo Hiria III. Leihaketa
- Antolatzailea: Asociacion Bilbao Ballet Elkartea (ABBE).
- Estiloak: Klasikoa, neoklasikoa, garaikidea eta espainiar dantza.
- Sariak: 1000 euro eta "Euskaldunak eta dantza" 4. jaialdiaren parte hartzea; 600 euro eta 300 euro.
- Tokia eta data: Arriaga antzokia (Bilbo), azaroak 16, igandea, 19:30etan.
- Sarrerak: 7-20 euro.
Aurreko urteetako sarituak
Bilbo Hiria I. Saria, Arriaga antzokia, 2006-azaroak-12
- Lehen saria: Sara Etxebarri, (Escuela Flamenca de Las Arenas-Amparo Olmeda).
- Bigarren saria: Haizea Paris, (Estudio de Danza “Nuria y Raquel”, Laudio).
- Hirugarren Saria: Efigenia Cervera, (Estudio de Danza “Ana Mª Aurrecoechea”, Bilbo).
Bilbo Hiria II. Saria, Arriaga antzokia, 2007-abenduak-09
- Lehen saria: Aiara Iturrioz, (Vitoria-Gasteizko Udal konserbatorioa, “José Uruñuela”).
- Bigarren saria: Angel Juarez, (Murtziako Dantza Udal Konserbatorioa).
- Hirugarren saria: Amaia González, (Vitoria-Gasteizko Udal konserbatorioa, “José Uruñuela”).
Dokumentuaren akzioak