Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Idoia Zabaleta: Posthumos

Dokumentuaren akzioak

Idoia Zabaleta: Posthumos

2013/01/14 15:13

Lan honek beste izenburu batzuk hartu nahi izan ditu, bere prozesuaren hainbat fasetan. Esaterako, une batean “Lecciones y canciones” izena hartu nahi izan zuen; izan ere, eta ondo pentsatuta, bere pertsonaietakoren batek badauka irakasle kutsu bat, eta irakaskuntza patina moduko bat, orokorrean. Hasieran, “Algarada” ere izan zitekeela uste izan zuen, oihu ordenatua desordenatzeko edota gortzeko asmoa baitzuen. Gogoz saiatu zen “Rollito” izenarekin ere; nire ustez, guztietan poetikoena. “Rollito”, badagoelako krisalida puntu bat bere lausodura garden eta sotilenean, eta rollito hitzak erreferentzia egiten diolako orain dela 20 urte baino gehiago gutako batzuk geneuzkan harreman motari.

Hala ere, izenburu hauetako batek ere ez du lortu hautagairik serio eta soilenari irabaztea: “Posthumos”. Su artifizialen eta Bizkaiko Labe Garaien ondoren geratzen dena. “Arbasoei eta izandako historia bati egindako deia, norbera kokatzeko modua bilatuz. Gauzei izenak jartzea, historiari akusazioak egitea eta norberak bere izenean erantzutea, historia horretako partaide bezala.” “Posthumos” obrak ABA osaera zirkular klasikoa dauka, hau da, bizitza-ziklo bat, Franco Battiatok esango lukeen bezala, edo Eskorbutok amaieraren hasiera deituko lukeena.

Aurreko lanei dagokienez, esango nuke “Posthumos” serie beraren 3. eta 4. emanaldia dela. 1. fisuran pozoituta zetzan pertsonaia (2009) eta 3. fisuran berpiztu eta baso ilunetan zehar hegaz joaten zena (2001), 20 urte beranduago bueltatzen da, oso itxura eskasarekin, aurpegia arraustuta eta egitura lehortuta, ia makrobiotikoa izatera iritsiz.

  • Ideia eta zuzendaritza: Idoia Zabaleta
  • Antzezleak: Garazi López de Armentia, Ana Gandía y Kris Oraá
  • Argiak: David Alcorta
  • Ekoizpena: AZALA, kreazio espazioa
  • Eskerrak: Jorge Ferreira
  • Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak diruz lagundutako lana

 

 

Urtarrilak 19, 20:00 / Urtarrilak 20, 19:00. DANTZA

IDOIA ZABALETA / Vitoria-Gasteiz

“Posthumos”


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.