Dokumentuaren akzioak
Hormen arteko oihartzunak, Hondarribian
"Hormen arteko oihartzunak" heldu den abuztuaren 28an estreinatuko da Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan, Donostiko Musika Hamabostaldiaren programaren baitan.
Zesta punta jokoan aoinarritutako ikuskizuna da eta musika eta elektroakustika konposizio baten gainean ariko dira 5 dantzari (gizonezkoak), bi puntista eta 4 saxofoi-jotzaile.
Ekainean dantzariak hautatzeko deialdi publikoa egin zuten Gorka Alda eta Mikel Aristegi proiektuko arduradunek eta hauek izanen dira azkenik ikuskizunean parte hartuko duten dantzariak: Eneko Alcaraz, Eneko Balerdi, Aiert Beobide eta Jorge Lastra.
Ikuskizun honetan musika, dantza eta pilota elkarrekin nahasita, batzuk besteez zipristinduta azalduko dira: pilotariek soinua sortuko dute, dantzariek erritmo eta soinuaren bitarteko lerro eta ibilbideak sortuko dituzte, espazioa zizelkatuz, saxofoi-jotzaileek soinuak jaurtiz jolastuko dira.
Hormen arteko oihartzunak
Zesta punta, saxofoiak, dantza eta elektroakustika
- Noiz: Abuztuak 28 (ostirala), 22:00etan
- Non: Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan
- Proiektu artistikoa eta musika: Gorka Alda
- Koreografia: Mikel Aristegi
- Koreografia laguntzailea: Arantza Balentziaga
- Saxofoiak: Sigma Project
- Dantzariak: Eneko Alcaraz, Eneko Balerdi, Aiert Beobide eta Jorge Lastra
- Pilotariak: Egiguren II eta Lopez
- Produkzioa: Hondarribiko udala eta Donostiko Musika Hamabostaldia.
- Laguntzaileak: Jai-Alive eta Arteleku
Sarreren salmenta: 10 €
Hondarribiko turismo bulegoan eta Musika Hamabostaldiko bulegoan (Zurriola ibilbidea 1, Donostia)
Dokumentuaren akzioak