Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Hormek diote", Haatiken egitasmo berria martxan

Dokumentuaren akzioak

"Hormek diote", Haatiken egitasmo berria martxan

2016/01/25 07:15
"Hormek diote", Haatiken egitasmo berria martxan

Vitali Safronkine, Haatik konpainiarekin egin zuen aurreko sorkuntzan lanean. Argazkia: Haatik.

Donostia2016ren egitarauaren barruan, Ereiten Kultur Zerbitzuak, David Zapirain eta Koldo Almandoz gidatzen ari diren Hormek Diote ekimenaren barnean, hainbat hormatan mural artistikoak egin zituzten joan zen udazkenean. 2016ko udaberritik aurrera zenbait kultur ekimenen eszenatoki bihurtuko dira horma horiek. Espazio eta artelan horietan oinarrituta, Haatikek bizikidetzaren gaia oinarritzat izango duten bost sorkuntza egingo ditu.

Elkarbizitzan oinarritutako pieza horiek dantzatuko dituzte Haatikeko dantzariek, Vitali Safronkine, Iker Arrue eta Aiert Beobidek egindako koreografiekin, eta Pascal Gaigne musikagileak bereziki sortutako musikarekin. Jantziez eta estilismoaz Ramon Garcia arduratu da.

Horma bakoitza ezberdina eta berezia izango da. Batetik, sorkuntza guztiek, hala koreografiak, nola musikak, horma bakoitzean egingo den ekintza artistikoaren kontzeptu eta motibazioak izango ditu inspirazio-iturritzat. Bestetik, pareta dagoen auzoaren edo tokiko hiritarren berezitasunak nabarmentzea, eta dauden aukera arkitektonikoak eta hiri-altzariak baliatzeko asmoa izango du.

Haatik konpainia 2015eko Gabonetan hasi zen egitasmoa prestatzen Gipuzkoako Dantzagunean Iker Arruerekin, eta urtean zehar egingo dituzten bost piezak, ekaina amaieran eta uztailean emango dituzte.

Informazioa: Hormek diote, egitasmo berria (Haatik)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.