Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hondarribia Dantzanek uhinetara egingo du salto

Dokumentuaren akzioak

Hondarribia Dantzanek uhinetara egingo du salto

2020/05/18 12:00
Hondarribia Dantzanek uhinetara egingo du salto

Hondarribia Dantzan.

Bizi dugun egoera berezia dela eta aurtengo Hondarribia Dantzan ekimena formatuz aldatu dute. Uhinetara salto egin eta sare sozialen bidez hainbat ekintza antolatu dituzte. Kemen dantza taldeak urtero maiatzean astebeteko programa antolatzen du Hondarribiko udalaren laguntzarekin; hitzaldiak, ikastaroak, erromeriak, dantza saioak... Taldearen helburu nagusia bailaran ekintza kulturalak sustatzea eta euskal kultura dantzatuaren zabalketa da. Hondarribia Dantzan ere bide bide horiek oinarrian direla antolatzen dute hezkuntza eta alde ludikoa ere barne hartuta.

Aurtengo 14. edizioa, ezohikoa izangoa bada ere, aste osoko egitaraua prestatu dute. Gaurtik larunbatera arte dantzari buruzko hainbat elkarrizketa lotu dituzte Antxeta Irratian. Iurretako dantzariak eta Oier Araolaza elkarrizketatuko dituzte, besteak beste. Araolazak aurkeztu berri duen Genero identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan doktore tesiaren inguruan arituko da. Sare sozialetan Kemengo musikariekin zuzeneko erromeria antolatu dute eta taldeko jantzien argazkiak ikusgai jarriko dituzte. Egitaraua Hondarribiko Udalaren eta Bertsozale Elkartearen webguneetan ere jarraitu ahal izango da.

Egitaraua

Maiatzak 18 astelehena

  • Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Bizi dantza. Elkarrizketa, 18:00-19:00 bitartean Antxeta irratian eta sare sozialetan.

Maiatzak 19 asteartea

  • Iurretako Mikel Deuna dantza taldea. Elkarrizketa, 18:00-19:00 bitartean Antxeta irratian eta sare sozialetan.

Maiatzak 20 asteazkena

  • Hondarribiko txistulari alardea. Elkarrizketa, 18:00-19:00 bitartean Antxeta irratian eta sare sozialetan.

Maiatzak 21 osteguna

  • Oier Araolaza. Genero identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan. Elkarrizketa, 18:30ean sare sozialetan.
  • Jantzi erakusketaren inaugurazioa. Kemenen jantziteria. Sare sozialetan.

Maiatzak 22 ostirala

  • Erromeria zuzenean, Kemeneko musikariekin. 19:00etan sare sozialetan.

Maiatzak 23 larunbata

  • Bertso saioa, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martinekin, 17:00etan sare sozialetan.

Aste osoan zehar

  • DANTZA ERRONKA. Bidasoaldea dantzan jartzera goaz

- Grabatu zure burua 7 jauzi dantzatzen
- Bidali hondarribiadantzan@kemendt.com edo 686 872 207ra larunbata baino lehen
- Jasotako bideo guztiekin dantza erraldoia osatuko dugu

  • ARGAZKI ERAKUSKETA. Hondarribia Dantzan 14 urtez.

Egunero @kemendt facebook eta instagramean

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.