Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Markina Xemeingo eta Barkoxeko dantzariak gonbidatu dituzte Hondarribia Dantzan jaialdira

Dokumentuaren akzioak

Markina Xemeingo eta Barkoxeko dantzariak gonbidatu dituzte Hondarribia Dantzan jaialdira

2019/05/24 11:20
Markina Xemeingo eta Barkoxeko dantzariak gonbidatu dituzte Hondarribia Dantzan jaialdira

Zerutxu dantza taldea. Argazkia: Olaiz Agirrebeña - Dantzan

Asteburu honetan Hondarribia Dantzan jaialdian izango dira Markina Xemeingo Zerutxu dantza taldea eta Barkoxeko dantza taldea. Hamairugarren urtez jarraian, Hondarribiako Kemen dantza taldeak Hondarribia Dantzan jaialdia antolatu du. Maiatzaren 20tik 26ra euskal dantzari buruzko hainbat jarduera antolatu dituzte: dantza ikastaroa, Dantza filmaren proiekzioa, erromeria eta dantza taldeen emanaldiak.

Aurreko urtean egin bezala, plazako dantzen ikastaroarekin hasi dute jaialdia. Astelehenetik asteazkenera 19:00etatik 20:00etara Kultur Etxean aritu dira hainbat pertsona dantzak ikasten. Gero, erromerian jarriko dute praktikan ikastaroan jasotakoa. Atzo, berriz, Dantza pelikula proiektatu zuten eta ondoren Telmo Esnal zuzendariak eta Juan Antonio Urbeltz dantza ikertzaileak pelikularen inguruko azalpenak eman zituzten. Jaialdia, asteburuko ekintzekin borobilduko dute. Gaurtik igandera arte, erromeriak eta bertako dantza taldeen eta talde gonbidatuen emanaldiak izango dira Hondarribian.

Hondarribia dantzan 2019

  • Maiatzak 24, ostirala 20:00etan erromeria Kemeneko musikarien doinuekin. Plazako dantzekin girotuko da Santa Maria Madalena plazan.

  • Maiatzak 25, larunbata 11:00etatik aurrera Hondarribiko kaleetan zehar kalejiran ibiliko dira Markina Xemeingo Zerutxu dantza taldea eta Barkoxeko dantza taldea.

  • Maiatzak 26, igandea 11:00etan Adaxka taldea (Kemeneko haurren dantza taldea) Santa Maria Madalena plazatik aterako da eta dantza agerketa eskainiko du Arma Plazan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.