Dokumentuaren akzioak
Hondarribia dantzan
      Eder eta Aitziber - Kemen dantza taldea
    
  Asteburuko programaketa
Ostirala 8
Asteburua folklorea eta etnografiaren inguruko hitzaldi batekin hasiko dugu, gurekin izango dugun hizlaria Juan Antonio Urbeltz da. Emango duen Hitzaldiaren izenburua “De carnaval a San Juan”
        
Igandea 10 
Igandean bost dantza talde hurbilduko zaizkigu Hondarribira beraien herrietako dantzak eskaintzera. Taldeak hauek dira:
- Iurretako Mikel Deuna.
 
- Arbona eta Ahetzeko Primadera.
 
- Galdakaoko Andra Mari.
 
- Zumarragako Irrintzi.
 
- Pipaongo Usatxi.
 
Talde hauen berezitasuna nagusia eskainiko dituzten dantzetan datza, dantza hauek beraien herrietako data seinalatuetan agertarazten baitituzte. Eskeiniko dituzten dantzak:
•    Iurretako Mikel Deuna: Iurretako dantzari dantza
•    Arbona eta Ahetzeko Primadera: Inauteriko dantzak.
•    Galdakaoko Andra Mari: Jota eta Porrua.
•    Zumarragako Irrintzi: Ezpatadantza Santa Isabel egunean (uztailak 2) Antioko elizan eskeintzen dutena.
•    Pipaongo Usatxi:  Pipaongo dantzak urtean bitan dantzatzen dira San Roke egunean (abuztuak 16) eta herriko jaietan (irailak 14), egiten diren dantzak: Castañuela, El herrero, El arbol...
11:30etatik aurrera Dantza taldeen saio motzak herriko gune ezberdinetan; Kai zaharrean, Butroi pasealekuan, San pedro kalean, Arma plazan eta Gipuzkoa plazan.
12:30etan: Dantza agerketa Santa Maria Madalena plazan.
17:00etan: Erromeria Santa Maria Madalena plazan.
Dokumentuaren akzioak
    
  
                
 
