Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hondarribia berdintasunaren hiria saria jasoko dute Kresalak, Irrintzik eta Udaberrik

Dokumentuaren akzioak

Hondarribia berdintasunaren hiria saria jasoko dute Kresalak, Irrintzik eta Udaberrik

2015/07/24 10:00
Hondarribia berdintasunaren hiria saria jasoko dute Kresalak, Irrintzik eta Udaberrik

Neskak lehenengoz Antioko ezpata-dantzan. Argazkia: Josu Garate. Dantzan CC BY-SA

Kresala Elkarteak eta Irrintzi eta Udaberri dantza taldeek Jaizkibel konpainiak lehengoz emango duen Hondarribia bedintasunaren hiria saria jasoko dute. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde lan egiten duten pertsona eta erakundeak saritzea dute helburu sari honekin.

Donostiako Kresala, Zumarragako Irrintzi eta Tolosako Udaberri taldeek hiriko esparru berdinetan, festaren mamia aldatu gabe eta gatazka handirik sortu gabe gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna bultzatu eta lortu dutelako emango diete Hondarribiko Jaizkibel konpainiako kideek sari hau.

Zumarragako Irrintzi taldekoek Santa Isabel egunean, Antioko ezpata-dantzan, nesken parte hartzea bultzatu eta gauzatu dute lehengoz aurten. Tolosako Udaberri taldeko neskek, aldiz, 2013ko San Juanetako Bordon dantzan izan zuten lehen aldiz dantza egiteko aukera eta Donostiako Kresala Elkartearekin 1980tik irteten dira emakumeak danborradan.

Sari banaketa ekitaldia irailaren 4an izango da Hondarribian.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.