Dokumentuaren akzioak
Hiru dantzari madrildar nagusitu dira Bilbo Hiria III. Lehiaketan
"La Esmeraldan" oinarritutako aldaera baten interpretazioari esker, Yasmina Sancayok (Carmen Amaya Dantza Kontserbatorio Profesionala, Madril) jaso zuen lehen saria, 1000 euro eta ekainean ospatuko den "Euskaldunak eta Dantza" 4. jaialdian parte hartzeko eskubidea.
Bigarren saria, 600 euro, Aaron Sanz-ek (Carmen Amaya Dantza Kontserbatorio Profesionala, Madril) irabazi zuen, "Giselle"-en interpretazioagatik. Hirugarren sariaren 300 euroak Elena Suarez-ek (Carmina Ocaña-ren eskola, Madril) eskuratu zituen, "La polca del tren" koreografiaren aldaeragatik.
Biarritz, Valentzia, Valladolid, A Coruña, Santander, Iruñea eta Donostiatik etorritako hogei dantzarik erakutsi dituzte beren dohainak dantza klasikoa, neoklasikoa eta espainiar dantza estiloetan.
Datuak
- Programa: Dantzari Gazteen Bilbo Hiria III. Leihaketa
- Antolatzailea: Asociacion Bilbao Ballet Elkartea (ABBE).
- Sariak: Yasmina Sancayo (Lehen saria) 1000 euro eta "Euskaldunak eta dantza" 4. jaialdiaren parte hartzea; Aaron Sanz (Bigarren saria), 600 euro eta Elena Suarez (Hirugarren saria), 300 euro.
- Tokia eta data: Arriaga antzokia (Bilbo), azaroaren 16an.
- Epaimahaia: Perfecto Uriel (Logroñoko Dantzaren Etxeko zuzendaria eta dantza irakaslea), Andoni Aresti (Salzburgoko Balletean Lehen Dantzaria izana eta dantza irakaslea), Amparo Olmeda (Espainiar Dantza eta Flamenko irakaslea), Carmen Tercero -Gaixorik zegoen Mar Baudesson-en ordez, (Gasteizko Jose Uruñuela Udal Konserbatorioko Zuzendaria), eta Iratxe de Arantzibia, (Kazetaria eta dantza kritikaria).
Dokumentuaren akzioak