Baiona, Gasteiz, Donostia eta Bilbo dantzan

2023/07/28
Baiona, Gasteiz, Donostia eta Bilbo dantzan

Leon erregea dantzan dabil gelditu ere egin gabe egun hauetan eta erreleboa hartuko diote Zeledonek, piratek eta Mari Jaiak abuztu osoan zehar. Baionako bestetako ospakizun bete-betean dabiltza eta erreskadan etorriko dira Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaiak eta Donostiako eta Bilboko Aste Nagusiak. Hiriak dantzan jarriko dira, denak alpargatak urratzeraino, baina oinetako minik gabe; dantza eta musikarik gabeko festarik ez baita guretzat. Hiriburuetako jaietan hainbat dantza ekitaldi programatu dituzte eta sarrera honetan bildu ditugu horietako asko.

Baiona

Uztailak 27 osteguna

  • 10:30 Besteak-en Tanborrada eta zigante tikien desfilea, San Andres plazatik.
  • 16:30 Dantza: Leinua Ttiki, Jaques-Portes plazan.
  • 19:00 Dantzazpi: Leinua Txaranga, Jaques-Portes plazan.
  • 20:00 Zumba Zumbaionarekin, Merkatuko plazan.
  • 21:15 Karrikadantza: Adar taldea, Jaques-Portes plazan.

Uztailak 28 ostirala

  • 16:30 Makilariak, Jaques-Portes plazan.
  • 19:00 Dantzazpi: Leinua txaranga, Jaques-Portes plazan.
  • 20:00 Zumba Fanny-rekin, Merkatuko plazan.
  • 21:15 Karrikadantza: Arberuako txaranga, Jaques-Portes plazan.

Uztailak 29 larunbata

  • 16:30 Dantza: Aurr taldea, Jaques-Portes plazan.
  • 19:00 Dantzazpi: Leinua txaranga, Jaques-Portes plazan.
  • 20:00 Zumba Fanny-rekin, Merkatuko plazan.
  • 21:15 Karrikadantza: Kiki Bordatxo, Jaques-Portes plazan.

Uztailak 30 igandea

  • 12:00 Zigante, banda eta talde tradizionalen desfile ofizialaren abiatzea, San Andres plazan.
  • 12:15 Flamenco dantza/ Talia-ko eskola, Askatasuna plazan.
  • 16:30 Dantza: Orai Bat, Jaques-Portes plazan.
  • 19:00 Dantzazpi: Orai Bat txaranga, Jaques-Portes plazan.
  • 20:00 Zumba Fanny-rekin, Merkatuko plazan.
  • 21:15 Karrikadantza: Rita Mutxiko, Jaques-Portes plazan.

 

Gasteiz

Abuztuak 4, ostirala

  • 12:30 Trikitixa Aihotz plazan.
  • 19:30 Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten Konpartsaren dantzaldia, San Migeleko eskaileren beheko aldean.
  • 21:00 Larrain-dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin, Aihotz plazan.

Abuztuak 5, larunbata

  • 9:00-14:00 Lore-eskaintza eta ohorezko aurreskua Andre Maria Zuriari, Blusen eta Nesken talde guztien eskutik, San Miguel Elizan.
  • 12:00 Gasteizko zortzikoa soka-dantza. Gasteizko dantzariak eta Udal Txistulari Banda, Espainia plazan.
  • 12:30 Trikitixa Aihotz plazan.
  • 21:00 Larrain-dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin, Aihotz plazan.

Abuztuak 6, igandea

  • 21:00 Larrain-dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin, Aihotz plazan.

Abuztuak 7, astelehena

  • 12:30 Trikitixa Aihotz plazan.
  • 21:00 Larrain-dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin, Aihotz plazan.

Abuztuak 8, asteartea

  • 9:00 Meza, lore-eskaintza eta ohorezko aurreskua, neska eta blusa beteranoen eskutik, San Migel elizan.
  • 10:00 Triki eta dantza: Ziortza eta Leire, Ramón Fernández de Piérola Apezpikuaren lorategietan.
  • 12:00 “El Meneito Veterano” XXVI. dantza lehiaketa, Probintzia plazan.
  • 12:30 Trikitixa Aihotz plazan.
  • 21:00 Larrain-dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin, Aihotz plazan.

Abuztuak 9, asteazkena

  • 12:30 Trikitixa Aihotz plazan.
  • 19:30 Dantza Plazan Udal folklore akademiarekin, Aihotz plazan.
  • 20:30 Larrain Dantza eta Txulalai Udal Folklore gaita jotzaileekin.

Donostia

Abuztuak 12 larunbata

Abuztuak 13 igandea

  • 12:00 Euskal dantza muxikoak, Boulvardeko kioskoan.
  • 20:00 Gero Axular dantza taldearen emanaldia konstituzio plazan.

Abuztuak 14 astelehena

  • 20:00 Goizaldi dantza taldearen emanaldia konstituzio plazan.

Abuztuak 15 asteartea

  • 11:30 Arkaitz Añorgako dantzariek ezpata-dantza kaleratuko dute Alde Zaharreko kaleetan portutik irtenda eta 12:30ean Konstituzio plazan brokel-dantza plazaratuko dute.

Abuztuak 16 asteazkena

  • 20:00 Alurr dantza taldearen emanaldia konstituzio plazan.

Abuztuak 17 osteguna

  • 18:30 Vera Tussing: The Palm Of Your Hand, Tabakaleran.
  • 20:00 Eskola dantza taldearen emanaldia konstituzio plazan.

Abuztuak 18 ostirala

  • 12:00 Poliana Lima: Las cosas en la distancia, Tabakaleran.
  • 19:00 Dani Hernández: Córdoba Drone, Tabakaleran.
  • 20:00 Gaztedi dantzariak taldearen emanaldia konstituzio plazan.

Abuztuak 19 larunbata

  • 20:30 Blanca Arrieta: Eso, Tabakaleran.

Bilbo

Abuztuak 19 larunbata

Abuztuak 20 igandea

  • 11:00 Erraldoiak eta Buruhandiak.
  • 19:00 Zerutxu (Markina), dantza taldearen emanaldia, Plaza Barrian.
  • 20:30 Alos Quartet taldea eta Olaia Valle dantzaria, Gizakunde eliza.

Abuztuak 21 astelehena

  • 11:00 Erraldoiak eta Buruhandiak, Pasoen Museotik abiatuta.
  • 19:00 Goialde (Erandio) dantza taldearen emanaldia, Plaza Barrian.

Abuztuak 22 asteartea

  • 11:00 Erraldoiak eta Buruhandiak, Pasoen Museotik abiatuta.
  • 19:00 Gaztedi (Santutxu), dantza taldearen emanaldia, Plaza Barrian.
  • 20: 00 Larrain-dantza, Plaza Barrian.

Abuztuak 23 asteazkena

  • 11:00 Erraldoiak eta Buruhandiak, Pasoen Museotik abiatuta.
  • 12:30 Afuma Afrikako konpainiaren “Échasseurs du togo”  ikuskizuna, Gas plazan.
  • 19:00 Salbatzaile (Castaños), dantza taldearen emanaldia, Plaza Barrian.
  • 19:30 Afuma Afrikako konpainiaren “Échasseurs du togo”  ikuskizuna, Txikigunean.

Abuztuak 24 osteguna

  • 11:00 Erraldoiak eta Buruhandiak, Pasoen Museotik abiatuta.
  • 12:30 Etiopiako Kine Circus konpainiaren “Greed” lana, Gas plazan.
  • 19:00 Alkartasuna (Bermeo), dantza taldearen emanaldia, Plaza Barrian.
  • 21:15 Etiopiako Kine Circus konpainiaren “Greed” lana, Gas plazan.

Abuztuak 25 ostirala

  • 11:00 Erraldoiak eta Buruhandiak, Pasoen Museotik abiatuta.
  • 19:00 Urdaibai (Forua), dantza taldearen emanaldia, Plaza Barrian.

Abuztuak 26 larunbata

  • 11:00 Erraldoiak eta Buruhandiak, Pasoen Museotik abiatuta.
  • 19:00 Mikel Deuna (Iurreta), dantza taldearen emanaldia, Plaza Barrian.

Abuztuak 27 igandea

  • 10:30 Euskadiko hainbat herritatik iritsitako erraldoian XXXI. kontzentrazioa, Plaza Biribiletik abiatuko dira.
  • 19:00 Beti Jai Alai (Basurto), dantza taldearen emanaldia, Plaza Barrian.

 

Informazio gehiago:

Zenbait egitarau oraindik guztiz itxi gabe daude eta ezin izan ditugu dantza ekitaldi guztiak jaso. Bertaratu aurretik, badaezpada, begiratu egitaruak.