Hemen dira 2014ko lehen inauteriak!

2014/01/17
Hemen dira 2014ko lehen inauteriak!

Berandu xamar datoz aurten inauterietako data nagusiak, izan ere, Ostegun Gizena otsailaren 27an izango da eta Inaute Asteartea martxoaren 4an. Inauterietako datak nola ezartzen diren jakin nahi izanez gero artikulu honetan dago azalduta eta datozen urteetarako datak ere aurki daitezke bertan. Horiek izaten dira data nagusiak, baina inauteriak egutegi zabalagoan ospatzen dira. Europako zenbait tokitan azaroan, San Martin egunez abiatzen dira inauteriak, eta urte berriarekin hainbat tokitan egiten dira inauteri ospakizunak.

Atsauratuak Leitzako ioteetan XX. mende hasieran. Argazkia: Leitzako Kultur Taldea. www.leitzakultura.net/‎

Euskal Herrian urtarrileko bigarren-hirugarren asteburuetan izaten dira goiztiarrenak. Mozorro festa eta kalejirekin batera, etxez etxe eta baserriz baserriko puska biltzeak izaten dira inauteri hauen osagai nagusiak.

  • Urtarrilak 17,18: Elgorriaga (Ttipi-ttapa)
  • Urtarrilak 17, 18, 19: Eratsun (Ttipi-ttapa)
  • Urtarrilak 18: Aniz (Ttipi-ttapa)
  • Urtarrilak 24, 25: Berroeta (Ttipi-ttapa)
  • Urtarrilak 25, 26, 27, 28: Leitza (Naiz.info)
  • Urtarrilak 26: Sunbilla (Naiz.info)
  • Urtarrilak 27: Ituren
  • Urtarrilak 28: Zubieta
  • Urtarrilak 30, 31: Arantza (Naiz.info)