Dokumentuaren akzioak
Haur folklorea liburu-DVDa, argitaratu da azkenean
Orain 15 urte inguru (1997an), Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren ekimenez, haur folklorearen inguruan lan egiteko lan-talde bat antolatu zen. Talde horretako kideak ziren Emilio Xabier Dueñas, Estibaliz Pertika, Andonio Luzuriaga, Joseba Martinez, Angelz Perez eta Josu Larrinaga. Lantalde honen eskaini zuen Haur Folklorea izeneko lehen ikastaroa. Ikastaroa zenbait aldiz errepikatu ziren, eta ikastaroen osagarri zenbait material prestatzen joan ziren. Eusko Ikaskuntzako Folklore sailaren babesean lanari segida eman zioten Emilio Xabier Dueñas-ek eta Josu Larrinagak, eta liburuska, musika CD eta bideoen DVDarekin osatuta utzi zuten material osoa. Edizio, finantzazio eta administrazio arazoen ondorioz atzeratzen joan da argitalpena, baina azkenean argia ikusi du Eusko Ikaskuntzaren eskutik.
Haur folklorea Euskal Herrian. Irakaskuntzako materialak
Lanak biltzen dituen testuak, irudiak eta DVD-bideoa 4 eta 14 urte bitarteko neska-mutilen irakaskuntza erabilgarri didaktikoa izan dadin prestatuta daude. Emilio Xabier Dueñas eta Josu Larrinagaren esanetan, "Lan honen filosofia, teoriaz zein praktikaz hornitua, irakaskuntza arautuaren irakasleei ez ezik, dantza-talde eta aisialdi-taldeen begiraleei ere zuzenduta dago. Baita XX. mendean zehar, gutxienez, bizi izan den historiaren beste zati hori ezagutzeko grina daukan pertsona orori ere."
- Haur Folklore Liburu-DVDa erosteko aukera Eusko Ikaskuntzaren gunean.
- Emilio Xabier Dueñas: La transmisión de la herencia cultural. El folclore en la enseñanza infantil (Euskonews)
-
Josu Larrinaga: Folklore infantil: de la tradición oral a la educación (pdf)
- Haur folklorea ikastaroa Dantzan Ikasi programan eta ikastaroaren kronika
Dokumentuaren akzioak