Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hartzaro festibala asteburuan hasi dute Uztaritzen

Dokumentuaren akzioak

Hartzaro festibala asteburuan hasi dute Uztaritzen

2020/02/04 10:20
Hartzaro festibala asteburuan hasi dute Uztaritzen

Argazkia: Herri Soinu

Otsailean sartzearekin batera hasi dira Uztaritzeko inauteriak. Programazioa betea antolatu dute otsailaren 1etik 25era egingo den Hartzaro festibalerako. Jaialdiak udaberriari ongietorria ematea du helburu. Tradiziozko ohitura eta egungo festa molde berriak batuta herritar guztiak festara gonbidatu nahi ditu Herri Soinu elkarteak. Azken urtetako legez, aurten ere 250 musikari, antzerkilari eta dantzarik parte hartuko dute hilabetean zehar antolatu diren ekintzatan. Dantza emanaldi, kontzertu, jan-edan eta erakusketen artean inauteri garai honetan hainbat ateraldi egingo dituzte Uztaritzeko kaskarotek. Lehena pasa den igandean egin dute eta otsailaren 16an, 23an eta 25ean ere irtengo dira Uztaritzeko auzo eta kalera.

Egitaraua

Otsailak 1 larunbata

  • 10:00 Hartzaro "itzaletik argira" erakusketaren irekiera Lapurdi gelan.

  • 11:00 Ohiko Euskal Musika eta Dantza Baliabide Gunearen sorreraren inguruko solasaldia eta eztabaida.

Otsailak 8 igandea

  • Kaskarotak Baionan.

Otsailak 14 ostirala

  • 18:30 Eskolako inauteriak, San Pantzarren auzia, ikasleen eta zirtzilen dantza, Ur Begi danborrada.

  • 19:00 Aker-dantza eta hartza-dantza Izartxo dantza taldeak emanik.

  • 19:00 Erromeria: Zeze

Otsailak 15 larunbata

  • Goizean zehar, kaskarotak etxez-etxe

  • 20:30 Kontzertuak Arruntzako Elizan: Habia, Oldarra.

Otsailak 16 igandea

  • 19:00 Tutak eta Zirt Zart: Ohitura zaharrei berriz heldu nahian, ostegun gizenez, herriko ikusgarria, toberak, sorkuntzak, Burrunka eta Afrikako danborren perkusioak, zirtzilak, Izartxo taldea...

  • 20:00 Erromeria Latsan, Kli-k txaranga eta Nat eta Whatson.

Otsailak 21 ostirala

  • 18:30 Ur Begiren mintzaldia Lapurdi gelan. "Le tour du Monde d'Elkano", Rafael Zulaikak emanik.

  • 19:00 The Very Small Orchestra, Txakatuak eta Zea Mays Purgoko plazan.

  • 1:00 Kontzertuak Uztaritzeko gaztetxean: Aizkolariak taldea.

Otsailak 22 larunbata

  • Goizean, mutxikoak Erdizka taldearekin Merkatuan.

  • 16:30 dantza ikusgarria Kiroleta ezker partean: Leinua "Bi Gehio", Ezpela 50 urte "Konda'Zazi" eta Tio Teronen "Festamendua".

  • 20:30 Bilaka dantzaldia

Otsailak 23 igandea

  • 9:00 Kaskarotak eta kaskarot ttikiak etxez etxe Hiribehereko auzoan eta Purgon eguerditik aurrera.

  • 10:00 Latsa txilindron sukaldaritza lehiaketa.

  • 11:30 Eliza aurrean meza ondorenean, kaskaroten elkarretaratzea.

  • 13:30 Latsa - Inauterietako bazkaria.

  • 18:00 Dantzaldia Arberoako txarangarekin.

Otsailak 25 asteartea

  • 17:45 Animazioa karriketan Zo Zongo taldearekin "Kopez Blai" kale ikuskizuna.

  • 18:30 zirtzilek eta inauterietakoek plaza hartzen dute: dantza, musika eta auziaren hastapena.

  • 19:30 Zanpantzar auziaren segida eta bukaera, dantzak, toberak. Aker dantza, hartza dantza, zirtzilen soka, sua dantza.

  • 20:00 Erromeria Kiki Bordatxo taldeak alaiturik.

  • Gauerdian, Gaualdia Bilgunen segituko da Izartxok antolaturik Errobiko kaskaroten batzokian.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.