Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hartzaro festibala 2017

Dokumentuaren akzioak

Hartzaro festibala 2017

2017/02/15 09:55


Otsailaren 18tik 28ra egingo da Uztaritzen Hartzaro jaialdia. Herri Soinu kultur Erakundeak antolatzen duen Euskal Herriko neguko festa honek ihauteri ohiturak sustatzen ditu, ikuslea udaberriari ongietorria egitera gonbidatzen duen bitartean.

Honetarako kaskarotak, dantza, musika, hitzaldiak, erromeriak erakusketak eta beste hamaika ekitaldi antolatu dituzte inauterien egunen bueltan. Ekitaldi gehienak Uztaritzen egingo dira, baina inauteri astelehenean Tolosara irteera aurreikusi dute.

Egitaraua

Otsailaren 18a, larunbataHartzaro 2017 kartela

  • Goizean, Arruntza behere auzoaldean – Kaskarotak etxez etxe – Arruntzako Zortziko eta Errobiko Kaskarotak elkarteekin partaidetzan.
  • 11:00etan, Mediatekan, Miribedi Marabedi Sorginkeri! ipuinak  euskaraz, haurrentzat  (Xan Errotabehere) eta  Markoren marrazkiak.


Sorgin gaua (Latsa gelan)

  • 11:00etan, Zirt-Zart errepika, Tutak-entzat, publikoari irekia, Sandrine Paralieu.
  • 14:00etan, Sorginak XVII. mendean erakusketa.
  • 14:30tan, Sonia Paramoren Sorginak, mendietako sorginak filmaren proiekzioa.
  • 15:00etan, Lapurdiko Ternuako Akelarretan! ipuinak (Xan Errotabehere) euskaraz, helduentzat.
  • 16:00etan, Aztia, euskal xamanismoa hitzaldia (Gorka Etxarri) eta  Sorginkeria Euskal Herrian  (Claude Labat) frantsesez, helduentzat.
  • 18:30etan, Akelarre ikusgarria Izartxo taldeko dantzari, musikari eta aktoreen eskutik.
  • 19:00etan, ostatua bertan, Tripan trikitilariek alaiturik.
  • 21:00etan, kontzertua.

Otsailaren 19a, igandea

  • 11:30ean, Heraitze auzoaldean, Eskolen ihauteria, Kaskarotak eta mutxikoak,  Erdizka Taldeak alaiturik – auzoko eskola, Ur Begi eta Errobiko kaskarotak elkarteen parte hartzearekin.


Otsailaren 22a, asteartea, Latsan festibalaren estreinaldia

  • 19:00etan, festibalaren estreinaldia, gomitatu partaideen presentzian: hautetsiak, artistak, elkarteak, enpresaks, tokiko prentsa.
  • 19:30etan, Uztaritzeko txistulariak.
  • 20:30etan, Faustin Bentaberry hitzaldia, Mattin Errecart eta Patrick Larraldek animaturik, Ur Begi elkartearekin partaidetzan. 


Otsailaren 23a, ortzegun inaute

  • 19:30etan Karrikaro Arteen Sorkuntzak Hiribehere pilota plazan  (euria balitz, aterpetzea segurtatua da, Purguko pilota plazako karpapean). Tutak – Zirt Zart – Uztaritzeko ortzegun inauteko ohitura zaharren arrahartzearen ospatzeko, galarrotsetaz eta toberetaz lotuak ariko den ikuskizuna (Burrunka, Zirtzilak, Izartxo, Asca, Afrika Dambo)
  • 20:30ean, Jan eta edan, Latsa gelan – Ikuskizunaren ondotik, jan-edanak segurtatuak. Animazioa Kli-k eta Uztaritzeko Gaiteroenganik.
  • 22:00, kontzertua Latsa gelan: Zeze «Txistu elektro-world».
  • 23:00, kontzertua  Ttirritta ostatuan: Pauline eta Juliette. 


Otsailaren 24a, ortzirala, Hiribehere auzoaldea

  • 19:00, Hiribehere auzoaldearen animatzea Uztaritze Kantuz taldearekin eta Txistulariekin.
  • 22:00, Latsa gela, Anje Duhalde-n kontzertua. Lehen zatian, Mattin Lerissa.
  • Gauerdian, Gaztetxean, TNGRI – post-rock eta kultur ibiltarien arteko topalekua – Lekeitioko Nabil (pop-rock).


Otsailaren 25a, larunbata

  • 10:30, Lapurdi Gelan, Musika baliabideak eta Ohizko Dantzak gunea proiektuaren aurkezpena, Herri Soinuren eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarraren eskutik.
  • 17:00, Purguko pilota plazan (aterbea karpapean segurtatua: Joaldunak, Orai Bat / Herrikoa, Zarena Zarelako / Azeri dantza, Erreintza dantza taldea (Errenteria) / Mugarik gabe, Burrunkaren 2017ko sorkuntza.
  • 21:00, Arruntzako elizan - Xendarineko ahizpak  / Bitartean Folk taldea / Quartet erakustea: arras irri egingarria den musika ikuskizun bat, zeinetan lau musikarik, jokamolde bitxiz harriturik utziko gaituzten.


Otsailaren 26a, igandea

  • 9:00, Kaskarot eta kaskarot ttiki «etxez etxe» Hiribehere auzoaldean, goizez eta Purguko auzoaldean, eguerditik goiti.
  • 10:00, Latsa, Txilindron sukaldatzea, gastronomi lehiaketa. 
  • 11:30, Eliza atarrian, Kaskarot taldeen usaiako elkarretaratzea.
  • Eguerdian – musika animazioa, Iruñako Jarauta 69 txarangarekin.
  • 13:30, Latsa, Ihauterietako bazkaria, Latsako Gastronimia Elkarteak antolaturik.
  • 18:00, Mutxikoak Saltoka taldeak alaiturik.


Otsailaren 27a, astelehena, ihauteri arratsa, Tolosan

  • Senidetze Elkarteak antolakuntzan parte harturik abiatzea 19:00etan,  Lapurdi plazatik eta itzultzea goizeko 2:00etan. 10€ko parte hartzea autobusarentzat.


Otsailaren 28a, astearte ihaute

Hiribehere pilota plazan (euria balitz, aterpetzea Purguko pilota plazako karpapean):

  • 17:45, Zo Zongo perkusio-taldea.
  • 18:30 Zirtzil eta ihauteriko pertsonaiek plaza bereganatuko dute : dantzak, musika eta auziaren hastapena. Eliza atarrian, Maia delakoen dantza. Antza plaza, Hartza dantza.
  • 19:30 Zanpantzarren auziarren jarraipena eta bururatzea Purguko pilota plazan.
  • 20:00 Erromeria, Jate eta edate tokian berean - Animazioa Saltoka taldearen ganik.
  • Gauerditan, Izartxo-k antolatua duen bestak Errobiko Kaskaroten Bilguneko batzokian jarraituko du.

Informazioa: EKE

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.