Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hamar urte bete ditu dantzan.com-ek

Dokumentuaren akzioak

Hamar urte bete ditu dantzan.com-ek

2011/03/14 13:17

Sarearen artxibo erraldoia den archive.org-ek gordeta duen lehen pantallazoa 2001eko martxoaren 12koa da. Horregatik, pentsatzen dut aurreko egun edo asteren batean sareratu genuela dantzan.com. Urtebete lehenagotik ari zen funtzionatzen <dantzan> posta zerrenda (beraz, iaz egin genituen 10 urte horrekin) eta hortik abiatuta web horri bihurtuta zintzilikatu genuen sarean.

Lehen orri horri erreparatuta konturatzen gara ez dela asko aldatu hau. Argazki eta bideoak gehitu dizkiogu, eta bestelako eduki batzuk ere bai, baina oinarria hasierako bera du: dantzari buruzko informazio eta komunikaziorako plataforma bat, biltoki bat eskaintzea. Eta hori posible baldin bada, dantzari eta dantzazaleok zuen ekarpenak, ideiak, albisteak, proposamenak, erantzunak, kritikak eta zoriona-agurrak eskaintzen dituzuelako da.

Dantzan.com martxan jarri aurretik aldizkari bat izan genuen buruan, baina ekonomikoki bideragarri izango ote zen zalantzak genituen, eta azkenean sareak antzeko zerbait egiteko aukera merkea eskaintzen zigula ikusita horretara jo genuen. Nire anaia Garikoitz arduratu zen "teknologiaz", eta dantzan.com 2002 martxoak 27berehala sortu berri zuten CodeSyntax enpresarekin hasi ginen lanean. Izugarrizko suertea izan genuen, medioa ondo ezagutzen zuten lagunen eskutik eraiki baitzen dantzan.com. Urtebetera Maiteren Rementeriaren lehen diseinuek eman zioten kolorea webguneari, eta ordutik haien eskutik jarraitu dugu sarean.

Hasieratik neuk jarri diot aurpegia dantzan.com-i, eta maiz nirekin identifikatzen dira hemengo lan asko, baina aitortu behar dizuet gero eta gutxiago arduratzen naizela webguneaz. Alderdi teknikoaz CSko Mikel Larreategi arduratzen da eta edukiekin laguntzaile kuadrila ederra izan dugu urte hauetan: Oier Ibarbia, Andoni Zabala, Iñaki Zugasti, Aritz Ibañez, Arantza Uriguen, Garikoitz Otamendi, Eire Vila, Jon Iraola,... Guzti horiek eta gehiago dira dantzan.com izenarekin sinatutako lanak egin eta egiten dituztenak. Baina, dantzan.com egiten dutenak dantzari buruzko gauzak kontatu nahi dituzten guztiak dira, argazkiak, bideoak, argitalpenak, emanaldien jakinarazpenak, eta beste mila kontu bidaltzen dituztenak. Horiek denok osatzen dugu dantzan.com eta zorionak denori beraz hamargarren urteurren honetan.

Eibarko Kezka dantza taldetik abiatu zen dantzan.com, baina ikusita herri bateko dantza talde batean jarduera eremua gainditzen zuela, kultur elkarte moduan erregistratu genuen 2002an: dantzan.com, dantza sustatu eta hedatzeko elkartea. Azken urteotan webguneaz gain dantzarekin lotutako beste zenbait jarduera bideratu ditugu elkarte horren bidez.

Ez dakit webgune baten hamargarren urtebetetzea ospatzeko kontua den. Akaso aitzakia ona izan liteke elkartu eta dantza apur bat elkarrekin egiteko. Egutegia estu dago, baina gogoa badago asmatuko dugu zerbait! Zer diozue?

 

Dokumentuaren akzioak

Joseba1
2011/03/14 18:07
  1. urte. Nik uste nuen nahiko hasieratik jarraitzen nula, baina orain 5-6 urte hasi nintzen hona bisitak egiten. Ez nuen uste hain zaharra -zentzu onean- zenik! Zorionak!
2011/03/14 16:22

ZORIONAK!!!!!

... eta batez ere, eskerrik asko hor egoteagatik, eta eskaintzen duzuen guztiagatik. Behar zaituztegu. Behar zaituztet. Asko zor diot dantzan-com-i.

Imaginatzen, orain dantzan.com-ik gabe?

Aitzakia... nahi denean, nahi denerako. Elkartzeko, hitz egiteko, dantzan egiteko. Nire egutegiak ere hutsune gutxi, baina ahal izanez gero bertan izango naiz, jakina.

Vidrio eta Otxoa
2011/03/15 02:32

Zorionak ba!

Guk hau ospatzeko festa mexikar bat proposatzen dugu!!

Oier Ibarbia
2011/03/14 17:01

Zorionak dantzan.com-i eta bide batez eskerrik asko orain urte batzuk bertan lan egiteko aukera eman izanagatik ere. Beste hamar baeitz!!

Mikel S
2011/03/17 13:57

hau ez da txantxetakoa, alajaina! honetan 10 urte baino gehiago bizirauten ari garenak ondo asko jabetzen gara zer nolako hutsunea betetzen ari zareten. Kristoren mugarria bilakatzen ari zarete gure dantzaren mundu honetan eta noizbait hala oroitu eta aitortu beharko zaizue. Animo!

2011/03/14 16:59

Duela urte batzuk pentsaezina zela horrela zerbait, eta euskeraz!!!, benetan, zorionak eta eskerrik asko. Eta ospakizunetarako beti prest, nola ez

2011/03/14 15:48

Mila esker dantzaren mundua hobe ezagutzen laguntzeagatik eta zorionak horren lan polit, zabal eta zorrotzarengatik. Deus montatzen baduzue, desde luego, dantzan ospatzera joanen gara!!!!

Iraola
2011/03/15 14:34

Nire dantza ibilbidea egiteko ezinbesteko bidelagun bilakatu da dantzan.com. Erreferentzia bat, urratsak ondo emateko oinak non jarri behar diren esaten diguna. Segi bide horretan urte askoan, eskertuko dugu eta!

2011/03/14 17:21

Zorionak!!! 10 urte! Azkar esaten da... baina etorriko dira beste 10 ere, ezta? Seguru baietz! Zorionak, baina bereziki eskerrik asko, urte hauetan ikasi eta deskubritu dudan guztiagatik!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.