Dokumentuaren akzioak
Itsas lapurrak ikuskizun berria prestatzen ari da Haatik
Ilargiaren malkoak ikuskizunaren ostean, Aiert Beobidek zuzentzen duen Haatik konpainia proiektu berri baten prestaketan murgilduta dabil azken aldian. Oraingoan kalean eskaintzeko emanaldi batean ari dira lanean. Itsas lapurrak izeneko ikuskizun honetarako Euskal Herriko kostaldeetako herrien historian eta bizipenetan oinarritu dira, portuetako bizimodu eta ohiturak, kultur eta hizkuntza nahasketak, merkataritza, arrantza eta korsaritza bera ere azaltzeko. Albaola itsas kultur faktorian grabatutako irudiekin ondoko bideoa sareratu du Haatikek.
Informazioa: Sorkuntza berrian lanean (Haatik)
Dokumentuaren akzioak