Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gure dantza gaitasunarekin konforme

Dokumentuaren akzioak

Gure dantza gaitasunarekin konforme

2009/12/22 13:46

Peter Lovatt dantzaria eta psikologia irakaslea da Hertfordshire-ko unibertsitatean (Inglaterra). Bere ikerketa baten berri izan dugu The Guardian egunkarian. Bideo baten bitartez, beren dantza gaitasunen inguruan galdetu die 13.000 laguni. Ondorioa: batazbestekoa baino dantzari hobetzat dugu gure burua.

Bideoan inkestatuen dantzaren handitasunaren inguruan galdetzen du Lovatt-ek. Dantzari txiki, ertaina, handia edo oso handia ote diren galdetzen die inkestatuei, haien mugimenduen zabaltasunaren arabera. Bestetik, koordinazioari ere jartzen dio arreta psikologia irakasleak bideoan, koordinazio sinplearen, konplexuaren edo gehiegizkoaren adibideak emanez.

Inkestatuen mugimenduen handitasunari eta koordinazioari buruzko erantzunak ikusita, hainbat ondorio atera ditu Peter Lovatt irakasleak. Hasteko, esan bezala, bataz bestekoa baino dantzari hobetzat omen dugu geure burua. Horretan, dantzarako gaitasunean eta horri buruzko gure ikuspegian, adinak, generoak eta genetikak dute zerikusia Lovatt-en ustez.

Adina eta generoaren eragina dantzarako konfidantzan

Esaterako, dantzatzeko konfidantza handiena duen giza taldea 16 urtez azpiko neskatikoak dira, Lovatt-en esanetan. Ongi pasatzeko dantzatzen dute. Hortik aurrera, dantzatzeko grina jaitsi egiten da gaztetxoak kontrako sexuko pertsonen aurrean dantzan hasten baitira eta dantza bikote-hautaketarako balio izatera pasatzen baita. Dantzatzeko konfidantza jaitsi egiten da hartara, zenbait kasutan. 35 urteak bitarte hazten doa berriz ere konfidantza hori, 55 urteak pasata berriz ere jaisten delarik.

Gizonezkoen kasua bestelakoa da. 16 urte aurretik mutikoek ez omen dute dantzarako grinik. Konfidantza hori helduarorarte igoz doa, eta orduan epeldu egiten da. Konfidantzaren jauzirik handiena 65 urtetik aitzina gertatzen da gizonezkoetan. Emakumeen konfidantza jaisten doan neurrian, kikiltzea pasa egiten zaio gizonezkoari eta bere konfidantza igoz doa orduan.

Jendeak giza taldearen parte sentitzeko dantzatzen duela ere ondorioeztatu du Peter Lovatt-ek bere ikerketa honetan. Dantzarako konfidantza duenak, konfidantza hori bizitzaren beste alor batzuetarako ere erabili dezakeela uste du ikerlari ingelesak.

Dokumentuaren akzioak

Joseba3
2009/12/22 20:51

Ikertzaile bezala ez dakit zer maila izango duen baina dantzan ikusita bai tipo xelebrea. Hasieran geldi dagoenean ez duzu espero gero mugitzen den moduan mugitzen ikastea. Ona. Zelako parrak!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.