Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Guillermo Weickert: Materialinflamable

Dokumentuaren akzioak

Guillermo Weickert: Materialinflamable

2014/01/09 11:35

Guillermo Weickertek (Huelva, 1974) interpretazioa ikasi zuen Sevillako Instituto del Teatro zentroan (CAT) eta dantzari bezala prestatu zen Centro Andaluz de Danza (CAD) delakoan eta Sevillako Talleres de Creación Coreográfica tailerretan. Andaluziako Juntaren aldetik bekak jaso zituen Ramón Oller-en Metros Konpainiarako, Toulouseko MIRA! Jaialdiaren aldetik “Prospectivas del Intérprete” topaketarako eta CEE-ren aldetik “COL.LINA Project” delakorako (Colaboration in ARTS, Newcastle).

Antzezle bezala konpainia hauetan lan egin du: UR, National Theater Wales, Sevillako La Fundición eta Matarile Teatro; eta dantzari bezala hauetan: Mudances / Angels Margarit, Lánónima Imperial, Rubato Tanzcompanie, Danat Danza, General Electrica d´Espectacles, Erre que Erre eta La Permanente, beste batzuen artean.

Hamar urte baino gehiagotik, eszena sortzaile bezala egiten du lan. Ikerketak eta lengoaien fusioak eta diziplina desberdinetako artistekin lan egiteko nahiak mugitzen du. Artista horien artean daude Vitor Joaquim, Marc Rees, María Cabeza de Vaca, Lía, Jose María Sánchez Rey, eta abar.  

Lan honen fruitu dira kritikak eta ikusleek ondo hartu izan dituzten ekoizpen arriskatuak, hala nola, “Días Pasan Cosas”, “Contra Ruidos y Vibraciones”, “Go With The Flow”, “Life is not…” Eta abar eta abar. Lan horiekin dantza jaialdi eta programazioetan egon da; esaterako, Tanec Praga, Escena Contemporánea, Madrilgo Udazkeneko Jaialdia, Bartzelonako Grec… hainbat sari jaso dituzte, hala nola, Andaluziako dantza Profesionalen Elkarteak emandakoa, Sevillako Escenarios Saria, Premios Andaluces de Teatro izenekoak eta Maximino de Honor delakoa.

Guillermo Weickert, gainera, eszena zuzendaria eta koreografo gonbidatua da konpainia batzuetan, hala nola Dialogue Dance (Errusia), Erre que Erre edo Bikiniduc eta irakasle bezala lan egiten du Espainia eta Portugalgo irakaskuntza zentro publiko eta pribatuetan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.