Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Guardiako dantzariek kale egin diote alkateari protesta moduan

Dokumentuaren akzioak

Guardiako dantzariek kale egin diote alkateari protesta moduan

2014/06/26 12:30
Guardiako dantzariek kale egin diote alkateari protesta moduan

Argazkia: Nati Santamaria

San Joan festetan protokoloa bete ohi du Guardiako dantza taldeak, baina aurten, diru-laguntzak jaso gabe dituztela aspaldian eta jaien antolaketa moduarekin desadostasuna erakutsiz, ez diote ohiko ohorezko harrera eskaini dantzariek alkateari. San Joan bezperan, alkatearen etxera joan ohi dira dantzariak harrera egitera, ondoren sindikoaren etxera joaten dira, eta biak elizara eta bandera-dantzara laguntzen dituzte. Aurten dantzariak plazan geratu dira agintariak noiz etorriko zain, eta zeresana ekarri du gertaerak Guardian.

Dantza taldeko kideen esanetan Udalaren aurrean beraien haserrea adierazi nahi izan dute era horretan. Taldeak lan handia egiten duela, baina Udalak ez dituela baloratzen adierazi dute. Azken lau urteotan ez dutela urteko 1500 euroko diru-laguntza jaso. Prest daudela diru-laguntza gutxitzeko, baina horretarako ere ez dituela entzun alkateak, eta kexu dira dantzariak, ez delako beraiekin biltzen ez festetaz mintzatzeko ez beste ezertarako. 

Iturria: El Grupo de Danzas de Laguardia da plantón al alcalde en San Juan (Noticias de Álava)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.