Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Grabazio-estudioa Portugaleteko Elai-Alain

Dokumentuaren akzioak

Grabazio-estudioa Portugaleteko Elai-Alain

Gorka Saez
2005/06/07 18:45
Portugaleteko Elai-Alaik grabazio-estudioa prestatu du bere akademian. Estudio hau oro har musikoei zuzenduta dago eta batez ere musika tradizionalaren alorrean dihardutenei.

Gure taldean ikusi dugu musika tradizionalaren alorrean dabiltzan pertsonek beren proiektuak aurrera eramateko izaten dituzten arazoak. Izan ere, grabazio-estudio arruntek alderdi komertziala bakarrik ikusten dute.

Edonori bere proiektuak diska batean grabatzeko aukera emango dion grabazio-estudio bat ireki nahi izan dugu, modu horretan gure kultura sendotzen laguntzeko asmoarekin. Ez dugu diru irabazi-asmorik honekin, gauzak egiteko gogoak dituztenei beren lanak argitaratzeko laguntzea bakarrik nahi dugu.

Grabazio-estudio honetan interesa izanez gero ondoko telefono zenbakira dei dezakezue edozein ordutan: 666 255 525

Dantza eta musika tradizional akademia irekita

Portugaleteko Elai-Alaik Dantza eta musika tradizional akademiaren kurtso berriari ekingo dio. 2005-09-19an hasiko da kurtsoa eta 2006-06-19an bukatuko da. Ohiko ikasgaiak eskaintzen dira:

  • Musika: trikitixa, txistuaren familia, perkusio tradizionala, txalaparta, gaita, dultzaina, alboka, kitarra.
  • Dantza: umeentzat dantza, helduentzat dantza.

Eta aurten sail berriak ditugu:

  • Bertsolaritza
  • Talde osaketa
  • Musika-tresan tradizionalen konstrukzioa
  • Umeen abesbatza

Horiez gain, urtean zehar hiruhilabeteko ikastaroak antolatuko dira.

Portugaleteko Elai-Alairen Dantza eta musika tradizional akademia Tfn. 94 472 34 19

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.