Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gorputza, tokia eta koreografia

Dokumentuaren akzioak

Gorputza, tokia eta koreografia

2008/11/26 15:20

Helburuak
• Mugimendua-gorputza-ren kontzientzia izatea eta hura garatzea.
• Gorputzaren espazioa lantzea.
• Koreografiaren definizioa.
• Konposizio koreografikorako eta gorputz-espazio konposiziorako tresnak ematea.
• Gorputza, espazioa eta mugimendua baliatzea agertokiko talde-proposamen bat sortzeko tresna nagusi gisa.

Metodologia
Gorputzaren eta espazioaren kontzientzia garatzea, Gaur Egungo Dantzako ariketen bidez

Fisikalitatea >> Motor anatomikoa / Mugimenduaren hiztegia / Lurreko lana.
Kontzentrazioa>> Mugimenduaren memoria / Barruko energia eta kanpoko energia hautematea.
Borondatea>> Gorputzaren kontzientzia eta harekiko erantzukizuna.

• Ekintza-mugimenduaren kontzientzia psikologikoa eta koreografikoa ez den hiztegia garatzea, Antzerki Fisikoko ariketen bidez (Leemann metodoa).
• Energia fisikoaren eta energia emozionalaren arteko lotura lantzea.
• Material koreografikoa ikastea, gero hainbat mailatan banatzeko ((maila dinamikoan, espazio mailan, denbora mailan, kualitate mailan, asmo mailan…) eta ikasleek aldez aurretik ezarritako bultzada eta erreferentzi-gidetan oinarrituta egindako proposamenekin konbinatzeko.

 

Iker Gomez, koreografoa eta bideo-errealizatzailea

Euskal Herrian egin zituen lehenengo ikasketak, bere denbora Arte Ederren Unibertsitatearen eta Dantza Estudioaren artean banatzen zuela. Graduondoko ikasketak egin zituen Bartzelonako Diputazioko Institut del Teatren eta bertako Institut-ITDansa konpainian sartu zen.

 

Iker Gomez

Europako hainbat antzokitan garatu du bere karrera dantzari profesional moduan: Suitzako Ballet Nazionalean, Regensurg Tanztheaterean, e.a. Estilo desberdinetako koreografo nazioartean ospetsuekin lan egiteko aukera izan du: Jiry kilyam, Stjin Cellis, Rui Horta, Wim Vandekeybus, Jo Stromgrem eta abarrekin.

Digital Video Dance Art bideo estudioa, agertokiko arteetan espezializatua, sortu zuen. Hogeita sei proiektu egin ditu, orain arte, harekin; haietako zazpi, Attention eta Meat Market kasu, beste konpainia profesional batzuetarako.

2005ean, Marcel Leeman Physical Dance Theater suitzar konpainiaren urgazle koreografiko eta laguntzaile bihurtu zen. Iker Gómezek nazioarteko beste konpainia batzuekin batera egindako sormen lanak hainbat herrialdetako antzoki eta jaialdietan azaldu dira: Suitzan, Alemanian, Polonian, Italian, Frantzian, Holandan, Turkian, Kolonbian eta Txilen.

2006. urtearen bukaeran, Espainiara itzultzea erabaki zuen. Hemen bere lana guztiz ezezaguna da. Gazte sortzaileen talde batean, Area Tangentean, sartu zen, koreografo moduan. Plataforma horren bidez, Espainian goraka doan koreografo gisa bere karrera eta lanari jarraipena emateko behar zuen laguntza eta sostengu logistikoa lortu zuen.

2007. urtearen bukaeran bere konpainia sortu zuen. Sexstrasse eta Mi Mulholland Drive obrak aurkeztu eta gero, Festival de Temporada Alta eta Teatre Mercat de les Flors ABSURDO obraren koproduktore bihurtu ziren (obra hori Europako Koreografo Gazteak 08 zikloaren osagaia da). Gaur egun, ABSURDO Antzerki Alternatiboen Sarea 08ko Autonomien arteko Dantza Zirkuituaren barruan dago. Iker Gómez Egonaldiko Artista izendatu du La Casa Encendida 08k.


Gorputza, tokia eta koreografia

Iker Gomez
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola
Azaroaren 29 eta 30
Larunbata eta igandea 10:00tatik 16:00tara

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.